Hurrengo larunbatean, otsailaren 16an, Santurtziko IX. Inauterietako Erakusketa ospatuko da arratsaldeko 18:30etan.
La Sardinera Parketik aterako da eta Gernika Parkean emango du amaiera. Mendizabal Kapitaina eta Calles Maisua kaleak zeharkatuko ditu.
Urtero legez giro ezin hobea egotea espero dugu santurtziarrok; hau da, jaiak bai baino deskontrolik gabe. Ia aurten
posiblea den hondatzeak ez ematea batik bat jabetza pribatuetan. Primeran egongo zen kalteak egiten dituena identifikatzea geroago ordaintzeko. Azken finean, gure Udalak 15 kide baino gehiagoko talde bakoitzari 50 €-ko dieta emongo die mozkortzeko, sariak alde batera utzita. Hau moda berria!
Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ez igotzea nahiago nuen. Orain auzokide bakoitzak zenbat jasoko dugun atariko kristala apurtzeagatik edota pintadak egiteagatik baino ez da falta jakitea.
Zaindu inauteriak mantendu gura baduzu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina