2013/02/28

KORRIKAREN UNITATE DIDAKTIKOAK


         LH 6 - 8                          LH 8 - 10                          LH 10 - 12

2013/02/15

SANTURTZIKO ITSAS INAUTERIAK

Hurrengo larunbatean, otsailaren 16an, Santurtziko IX. Inauterietako Erakusketa ospatuko da arratsaldeko 18:30etan. 
La Sardinera Parketik aterako da eta Gernika Parkean emango du amaiera. Mendizabal Kapitaina eta Calles Maisua kaleak zeharkatuko ditu.
Urtero legez giro ezin hobea egotea espero dugu santurtziarrok; hau da, jaiak bai baino deskontrolik gabe. Ia aurten
posiblea den  hondatzeak ez ematea batik bat  jabetza pribatuetan. Primeran egongo zen kalteak egiten dituena identifikatzea geroago ordaintzeko. Azken finean, gure Udalak 15 kide baino gehiagoko talde bakoitzari 50 €-ko dieta emongo die mozkortzeko, sariak alde batera utzita. Hau moda berria! 
Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ez igotzea nahiago nuen. Orain auzokide bakoitzak zenbat jasoko dugun atariko kristala apurtzeagatik edota pintadak egiteagatik baino ez da falta jakitea. 
Zaindu inauteriak mantendu gura baduzu.

2013/02/14

OTSAILAK, 14 - ENERGIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Beste Nazioarteko Egunak bezala, honek kontzientziak astintzeko balio ditu. Jakin badakit gutxi dela, baina bada zeozer. Hona hemen ahotsik gabeko bideoak. Zu zeu pentsatu.

2013/02/12

OTSAILAK, 12 - DARWINEN JAIOTZAREN URTEURRENA

1809ko otsailaren 12an Charles Robert Darwin naturalista eta biologo ingelesa jaio zen. Bai, bere jaiotza ospatzen da, momentuz ofizialki izendaturiko eguna ez baitago.



1859ko otsailaren 12an  "Espezieen Jatorria" liburua argitaratu zuen.
Bertan izaki bizidunen arteko erlazioak eta arbaso komunek irudikatzen zuten marrazki xumea egin zuen, gerora bizitzaren zuhaitza izango zena.
Gaur egungo espezie eta bizidun guztiak elkarrekin ahaideturik dauden ideia azaltzen da, guztiok arbaso beretik eboluzionatu baitugu.
Gaur egun bere teoriak eztabaidak sortzen jarraitzen duen arren, ukaezina da eboluzioa.




"Darwinen teoria: Argibide eta zalantza-iturri". Animazioak ikusi eta jarduerak eginez, Darwinek "Espezieen Jatorria" liburuan argitara emandako teoria nola mamitu zen ezagutaraztea du helburu. 
Naturgaiaren multimedia material didaktikoak 2. saria jaso zuen 2011ko Migel Altzo Sarietan.
  

               

2013/02/06

KORRIKA 18

Datorren barikuan, otsailaren 8an, Korrika aurkezpena izango da Santurtziko Dorretxean arratsaldeko 19:30etan.
Bitartean, hementxe dituzu Korrika 18. edizioaren leloa, datak eta ibilbideak. 
                                             
Tira, bada, joan zaitez entrenatzen doinuarekin batera. Audioa deskargatu. 
                                  

Andoaindik Baionara martxoaren 14tik 24ra. Baina, noiz pasatuko da Santurtzitik?


22mar2013

Basauri, San Miguel, Arrigorriaga, Ugao, Arrankudiaga, Arakaldo, Areta, Laudio, Okondo, Gordexola, GueƱes, Zalla, Balmaseda, Zalla, Sopuerta, Galdames, Muskiz, Abando, Ortuella, Trapaga, Portugalete, Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo, ibaia, Erandio, Leioa, Erromo, Algorta, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz, Urduliz, Laukiz, Gatika, Mungia, Larrauri, Bakio, Busturialdea, Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua, Gernika, Kortezubi, Artia.


Zehatzago nahi duzula? Adibidez, zenbat denbora falta den zauden lekura iristeko, zein abiadurarekin datorren...Arazorik ez. Korrika Apps eskura dezakezu zure smartphonerako Google Playen bidez.



  Korrika Kulturalaren helburu bat kultur ekimenetan jendaurrean aurkez daitezkeen lanak sortzen laguntzea da.
Santurtzin ikusgai egongo direnak hauexek izango dira:



Data                     Zer                             Ordua                Lekua

Otsailak, 21      Ipuin berotikoak               19:30               Kresala


Otsailak, 23      Ezkerraldeko ginkana           ?                        ?


Otsailak, 28      Baliatzen lioa                    20:00               Kresala

2013/02/05

INAUTERIETAKO ERRITUEN ERAKUSKETA

Astelehen honetan, otsailaren 4an,  hasi zen Santurtziko Dorretxean. Bertan Euskal Herriko eta Estatuko mozorro ezberdinak egongo dira ikusgai. 
Mendi Alde Dantza Taldeak antolaturiko erakusketa hau martxoaren 6ra arte luzatuko da.
Herri ezberdinetako inauteriei buruzko xehetasun zehatzagoa izateko aukera paregabea duzu: dantzak, prozesioak, kantak, eskaerak, bedeinkapenak, animaliak, etab.

2013/02/04

ZAINDU INAUTERIAK

Tolosako udalak eginiko bideo honetan primeran ikusten da edozein herriko jaietan utziriko hondamendia.
"Kaleak denonak dira" dio batek. Egia borobila.
 Ilargiak Eguzkiari pasatzen dio erreleboa eta atzekoz aurrera. Bizitza bera bezalakoa.
Ia aurten gure inauterietako aztarna ekologikoa txikiagoa den.

2013/02/03

GOAZEN BEDEINKATZERA

Goazen bedeinkatzera, baino lehenago hasi prestatzen San Blas opilak, ohiturak agintzen duen legez.
Hona hemen errezeta erraza lau opil egiteko.

Osagaiak

  • Galirina 600 gr.
  • Azukrea 250 gr.
  • 4 arrautz (baten zuringoa aparte laga)
  • "Royal" sobre bat
  • Txerri gantza 125 gr. (+15 gr.)
  • Anis esentzia (tubo baten erdia)
  • Glas azukrea 125 gr.
Nola egin
Bol baten arrautzak ipini, irabiatu, azukrea gehitu eta irabiatzen jarraitu dena ondo nahastuta egon arte. Beste bol baten irina eta "Royal"a nahasi. Beste bolekoa, anis esentzia eta txerri gantza gehitu eta nahastu. Ondo nahastuta dagoenean, mahai gainera atera eta oratzen hasi. Mahaian eta eskuetan itsasten ez denean, listo. Bol baten sartu, estali eta ordu erdi inguru bat laga. 

Labea berotzen ipini 130Āŗ. Orea boletik atera, lau zatitan moztu, forma emon eta erretiluan ipini. Labea berotuta dagoenean, erretilua sartu eta tenperatura 170Āŗ igo. 20-25 minututan eginda daude.

Labean dauden bitartean gaineko zuria prestatu. Horretarako, lehen aparte laga dugun zuringoa bol baten ipini eta irabiatzen hasi, kolorea hartzen duenean azukrea gehitzen joan, "tente" egon arte. Barilak altxatzerakoan zuria ez bada erortzen prest dago.

Orea labetik atera bezain pronto, espatula batekin zuria eman. Modu honetan zuria gogortzen da.

Ez pentsa amaitu denik. Orain garrantzitsuena falta da. TRADIZIOA. Opilak, paper zuri baten batuta eramaten dira Eleizara bedeinkatzeko asmoz. Zer esanik ez, pakete hori kordoi batekin lotuta eramaten dela. 
Bedeinkatu ondoren kordoi hori saman lotzen da. Bederatzi egunetan eraman ondoren, erre egiten da. Antza, horrek eztarriko gaixotasunetatik babestu egiten du. Urtean zehar ez da katarro, angina eta halakorik harrapatuko. 

Tira, bada,  ez du ezer kostetan eta Agate Deuna abesteko kalez kale ondo datorkigu.