2013/01/14

GRIPEAREN BIRUSA (H3N2)

Bai, berriro dator A gripea.  Birusaren hiru mota daude: H1N1 (2009an izandakoa), H1N2 eta H3N2.
Oraingoan datorrena 2009koa baino larriagoa da.



Estatu Batuetako 47 estatuetara hedatu da. Horren ondorioz,18 pertsona hil egin dira eta 2000 pertsona baino gehiago ospitaletan dagoz. New Yorkek eta Bostonek osasun-emergentzia iragarri dute. 





Ez pentsa hain urrun dagoenik. Frantzian eta Estatu espainolean kasu batzuk  detektatu dira. Hala ere, osasun agintariek kasu esporadikoak baino ez direla esan dute. Auskalo hauekin, badaezpada....

Sintomatologia

  • Sukarra ( >38 gradu)
  • eta honelako sintoma batzuk:  
              - eztula
              - buruko mina
              - arnasteko zailtasuna 
              - eztarriko mina
              - sudur kongestioa
              - giharretako mina
              - ondoez orokorra
              - beherakoak eta gorakoak



Prebentzio-neurriak 

  • Eskuak sarritan garbitu (egunean 10 aldiz)
  • Erabilpen bakarreko mukizapiak erabili
  • Doministiku egitean ahoa eta sudurra eskuaz estali
  • Eztularen higienea
  • Gainazalen garbiketa orokorra
  • Objektu pertsonalak ez partekatu
  • Tokiak aireztatu
  • Txertoa jarri

Harrapatuz gero zer egin
  • Maskara erabili
  • Osasun-zentrora jo
  • Besteengandik bereizi
  • Besteei jakinarazi
  • Etxean geratu gutxienez 7 egunean

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina