Euskomedia Fundazioak KulturMapp aplikazioa sortu du smartphonetarako. Aplikazio honen bidez Euskal Herriko kultura, ondare eta turismo informazioa entzun edo irakur daiteke.
Badakizu, monumentu, eraikin, pertsonaia, gertaera historiko eta abarren informazioaren beharra izanez gero, klik sinple batekin eskura izango duzu. Momentuz 175 interesgune dagoz eta 400 argazki.
Antzinako irudien bidez tokiaren egungo itxura izan arteko bilakaera ikusteko aukera ematen du.

Azkenik, KULTURiZE aplikazioa duzu. Bestearen antza izan arren edukiari dagokionez, hau ez da kolaboratiboa. Hala ere baditu beste plusak. Erabiltzailea kokatua dagoen lekuaren arabera egin dezake bilaketa, baita hiri eta egunen arabera ere. Gainera, inguruan ospatuko diren ekitaldiei buruzko jakinarapenak bidaltzen ditu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina