
ONGI ETORRI, Udaberri. Beste modutan ez zegoen modurik. Gaur apainduko ditugu gure txoko guztiak.
Hasi gaitezen, bada, zuhaitzak landatzen. Baina, nola?
ARBOLA SAKRATUAK,
NOLA LANDATU ZUHAITZ BAT

Prest al zaude? Tira, bada, apuntatu ondo.
- Etxe ondoan zuhaitz txikiak landatu. Hegoaldeko fatxadan hosto galkorrak dituztenak aldatu (udan eguzkitik babesteko eta neguan itzal gehiegi ez emateko). Itxitura edo pantaila bat lortu nahi bada, urte osoan hosto berdeak izango dituen zuhaitza aukeratu.
- Lorontzietan urte osoan alda daitezke zuhaitzak, izozten duenean izan ezik. Sustraiak ondo bota dituela ziurtatu behar da.
- Lorategian eta, zuloak egin behar dira landatu baino hilabete lehenago (zabaleran eta sakoneran sustraiak baino 10 zm. gehiago ireki). Euria egin ondoren egunetan zulotik ura ez bada desagertzen, seinalea da ez duela ondo drainatzen. Beraz, ttonttor baten gainean aldatu.
.jpg)
- Saiatu zuhaitzaren lepoa ez lurperatzen. Bete zuloa lurrez, ongarritu eta beldurrik gabe ureztatu.
- Sartu makila bat zuloan, haizeak jotzen duen aldean, zuhaitza tente egon dadin. Enborrari kalterik ez egiteko, bildu apar-gomarekin edo oihal batekin eta handitzen doan heinean joan soka elastikoa laxatzen.
- Eite handiko zuhaitza aukeratzen bada, sartu plastikozko hodi bat (makarroia) zulo ertzean, azalatik hondoraino, sustraiak ondo ureztatu ahal izateko.
- Enborraren inguruan ez dadila belarrik hazi (pinu azalak erabili horretarako), zuhaitzaren hazkunde errazteko.
- Birlandaketetan, zuhaitzek asko sufritzen dute. Hori dela eta, lagundu daiteke sustraitzeko hormonen bidez edo izerdia galarazteko sustantzien bidez.
- Ez eraldatu zuhaitzaren oineko lurra.
- Jarraitu ilargiaren faseak. Ilbehera da garairik onena birlandaketak egiteko, ongarria botatzeko, intsektuei aurre egiteko eta fruitu gehiago lortzeko asmotan inausketa egiteko. Zuhaitzari indarra emateko, berriz, ilgoran egin behar da inausketa eta egur ona lortzeko, ilargi betean.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina