Erroma klasikora jo beharko dugu honen jatorria ezagutzeko asmotan. Garai horretan urteko egutegiak 365 egun zituen baina astronomoak 5 ordu, 48 minutu eta 46 segundu gutxiago zegoela konturatu ziren. Horrexegatik, akatsa zuzentzeko Julio Zesarrek Alejandriako Sosigenes astronomoari eskatu zion egutegi berri baten antolaketa K.a. 45an. Hortik aurrera lau urtean behin egun bat gehitzea agindu zuen. Hau da, urte bisiestoa jaio zen ("Bisextilis").
Beranduago, 1582an Gregorio XIII. Aita Santuak desfasea konpontzeko urte bisiestoetarako beste araua ezarri zuen. Eta nola? 1582. urteari hamar egun kenduta.
Zalantzarik gabe, urte bisiestoak bai direla bitxiak, baina hortik esatera zoritxarrez beteta etortzen direla... Bueno, aintzinetako kontuak.
JULIOTAR EGUTEGIA GREGORIAR EGUTEGIA
(Sosigenes) (Cristopher Clavius)


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina