Nuestra Señora de las Mercedes galeoian gordetzen zen 17 tona urre nahiz zilar eta milioi erdi txanpon zeramatzan itzuli behar izan du AEB-ko Odyssey Marine Exploration (OMX)enpresak. Horixe izan da harturiko erabakia epaitegietan.

Indietako merkataritza bidean ontzi espainiar asko galdu ziren lau mendeetan, haiek ere mundu berriaren espoliazioaren aberastasunekin. Hori dela eta Peruko gobernua eskatzen ari da galeoi honen altxorra. Hau da inoiz amaitzen ez den ipuina. Norena izango ote da altxor preziatu hau?
Andaluziako kostaldean (Sevilla eta Cadiz) 800 tona urre eta 12.000 tona zilar egon daitezke iturri batzuen esanetan. Baina Mediterraneoko kostaldea hain handia da eta hainbeste dira urperatzeak, ezen ezinezkoa baita zenbat altxor dauden zehaztasunez jakitea.
Altxorren bilatzaileak ez dira atzo goizekoak. Arriskatzen duten diru kopurua izugarria da. Horregatik, altxor handiak berreskuratzeko baino ez dira mugitzen.
1804ko Abuztuaren 7an Montevideotik atera zen Nuestra Señora de las Mercedes galeoia ( Diego de Alvear generalaren aginpean) eta 1804ko Urriaren 5ean hondoratu egin zuten ingelesek Kadizeko kostaldearen aurrean.
Eskerrak gerrate garaian ez zeudela.
Eskerrak gerrate garaian ez zeudela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina