2012/02/29

LAU URTEAN BEHIN BISIESTOA, ZER DALA ETA?


Erroma klasikora jo beharko dugu honen jatorria ezagutzeko asmotan. Garai horretan urteko egutegiak 365 egun zituen baina astronomoak 5 ordu, 48 minutu eta 46 segundu gutxiago zegoela  konturatu ziren. Horrexegatik, akatsa zuzentzeko Julio Zesarrek Alejandriako Sosigenes astronomoari  eskatu zion egutegi berri baten antolaketa K.a. 45an. Hortik aurrera lau urtean behin egun bat gehitzea agindu zuen.  Hau da, urte bisiestoa jaio zen   ("Bisextilis").                                                                           
Beranduago,  1582an Gregorio XIII. Aita Santuak desfasea konpontzeko  urte bisiestoetarako beste araua ezarri zuen. Eta nola? 1582. urteari hamar egun kenduta.

Zalantzarik gabe, urte bisiestoak bai direla bitxiak, baina hortik esatera zoritxarrez beteta etortzen direla... Bueno, aintzinetako kontuak.


JULIOTAR EGUTEGIA            GREGORIAR EGUTEGIA
(Sosigenes)                                    (Cristopher Clavius)

 
         



















2012/02/27

MUNDUKO MUGIKORREN KONGRESUA

Gaur, otsailaren 27an, Mugikorren kongresua hasi da Bartzelonan.
Benetan, gauza liluragarriak aurkeztu egin direnak. Berrikuntzen artean, badagoz uretan sar daitezkeen mugikorrak. Irailean jarriko dira salgai. Beraz, aste santuko oporretan ezin izan dugu urperatu gure mugikorrarekin. Pena da, bai.

2012/02/25

ITSASOAREN SEKRETUAK

Nuestra Señora de las Mercedes galeoian gordetzen zen 17 tona urre nahiz zilar eta milioi erdi txanpon zeramatzan  itzuli behar izan du AEB-ko Odyssey Marine Exploration  (OMX)enpresak. Horixe izan da harturiko erabakia epaitegietan.
Betidanik itsasoak gorde izan ditu altxor handiak. Mendeetan zehar hondoraturiko ontzien sotoetan kalkulatu ezin daitezkeen aberastasunak daude.
Indietako merkataritza bidean ontzi espainiar asko galdu ziren lau mendeetan, haiek ere mundu berriaren espoliazioaren aberastasunekin. Hori dela eta Peruko gobernua eskatzen ari da galeoi honen altxorra. Hau da inoiz amaitzen ez den ipuina. Norena izango ote da altxor preziatu hau?
Andaluziako kostaldean (Sevilla eta Cadiz) 800 tona urre eta 12.000 tona zilar egon daitezke iturri batzuen esanetan. Baina Mediterraneoko kostaldea  hain handia da eta hainbeste dira urperatzeak, ezen ezinezkoa baita zenbat altxor dauden zehaztasunez jakitea.
Altxorren bilatzaileak ez dira atzo goizekoak. Arriskatzen duten diru kopurua izugarria da. Horregatik, altxor handiak berreskuratzeko baino ez dira mugitzen.

1804ko Abuztuaren 7an Montevideotik atera zen Nuestra Señora de las Mercedes galeoia ( Diego de Alvear generalaren aginpean) eta 1804ko Urriaren 5ean hondoratu egin zuten ingelesek Kadizeko kostaldearen aurrean.
Eskerrak gerrate garaian ez zeudela.

2012/02/21

NUKLEARRIK EZ

 Garoña 2019rarte zabalik mantentzea ontzat eman du Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak. Hau ez da atzo goizekoa, 2009an buruturiko txostenean horren alde baitzegoen.
Garoña "mila eta bat pitzaduren zentrala" bezala ezaguna da, erreaktorearen ontziaren materialetan dituen segurtasun arazoak direla eta. (Fukushimako 1. erreaktorea Garoñako zentrala bezalakoa da).
Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak berak Madrileko Legebiltzarrean pitzaketa prozesu hau denborarekin areagotu egiten dela eta itzulezina dela onartu du. Dena den, ez du arazorik izan beste 7 urtez luzatzean. Horren ondorioz, Garoñako zentral nuklearrak 48 urteko bizitza izango du, gehienez  40 izan behar duenean.
Beste arrazoiekin mozorratu nahian ibili diren arren (energia merkea eta garbia, lanpostuak,...)euren poltsikoen aldeko apustua egin dutela argi dago. Akaso ahaztu egin dute zentral nuklearrek inguruko herrietan sortzen dituzten minbiziak aipatzea? 
Ah! Beste gauzatxo, energia nuklearrari esker bonbak ere egiten dira. Tira, bada, gozatu bideoklipa honekin.

GAROÑAKO HISTORIA

2012/02/13

OTSAILAK, 14 - ENERGIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Seguraski burura etorriko zaizue beste eguna, dendek jesarritakoa, baina gaur bada energiaren nazioarteko eguna. Honela, bada, bideo honetan ikusiko dituzue honako atalak:
 1. Energiaren historia
 2. Energia arazo iturriak
 3. Energiaren etorkizuna



2012/02/12

EUSKARAREN NORMALIZAZIOARI BURUZ

Euskaldunen hizkuntza-eskubideak ezerezean utzi ditu behin behineko Eusko Legebiltzar honek, 2008an onarturiko dekretua inolako baliorik gabe utzi ondoren. Benetan atzerapausu itzela.
Hemendik adierazi nahi dut nire elkartasuna eta, bide batez, pena handiz itzultzailea kentzen dut nire blogatik, gaztelania agertzen baita hor. 

2012/02/06

MAKINA SINPLEAK EDO BAKUNAK

Oraindik kontrolean sartuko dena argirik ez duzula. Hara! Hementxe duzuN lanburpen txiki honekin dena sinple baino sinpleagoa ulertuko duzu.


2012/02/03

OTSAILAREN 2TIK AURRERA

Otsailean zehar ospakizun dezente dugu PowerPoint honetan ikus daitekeen moduan.
Euskaldunok jakin izan dugu nola mantendu gure ohitura zaharrak.
Agate Deunari buruzko lehenengo erreferentzia idatzia "Euskal Herria" aldizkarian agertu zen 1888an.



View more PowerPoint from serantestxokoa

OTSAILAK, 2 - HEZEGUNEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Beste urteetan bezala Euskal Herriko Bioaniztasuna Zentroak programazio berezia prestatu du hezeguneak ezagutzeko asmotan. Aurtengo leloa hauxe da: "Hezeguneetako turismoa: esperientzia izugarri bat. Turismo jasangarriak hezeguneak eta pertsonak laguntzen ditu".
Asteburuan zehar ekintza ezberdinak burutuko dira: ibilbide gidatuak, erakusketak, biotailerrak eta honekin erlazionaturik dagozen beste motatako xehetasunak.
Aukera ezin hobea hezeguneen garrantziaz ohartzeko.
Hementxe duzue slideshare-n aurkituriko PowerPoint aurkezpena.





View more PowerPoint from guestd61bd0a