Gogoratzen duzue Baqué-aren iragarkia? Bai, kafe marka batena. Zera zioen: "hemen kafe bake esaten da".
Kontxo, ez nekien hori ospatzen zenik. Tira, bada, orain benetan. Zer da bakea? Egia esan eta, nahiz eta jende askoren ahoan hitz hori egon, niri okerzulotik joaten zait munduan, edo hobeto esanda, hain urrun joan gabe, gure gizartean bake hitza entzuten dudan bakoitzean. Justiziarik gabeko gizarte honetan ba al dago ezer ospatzeko? Nik uste bakoitzaren benetako barruko bakea lortu ahal izateko, lehenengo eta behin ondoan dagoenak oina altxatu beharko duela, eta gero urrunagoa joateko aukera izango dugula.
Teilatua egin baino lehen....
Gehienei burura etortzen zaie Gandhi. Aintzinean probokatzailea izan zena, gaur egun gogoan izan behar dena. Hau zinismoa. Hemen eta leku guztietan deserosoak diren pertsona guztiak ez dira gustokoak gehienetan, zeren eta, gehiegi edo altuegi hitz egiten baitute.
Zera, Gandhi handiegia zen, eta gu txikiegia, kafe ale bezalakoa.
Gerratearen jaunak beranduago bakearen jaunak bihurtzen dira. Eta ez pentsa euren kontzientzia garbitzeko delako, baizik eta negozio aldaketa egin dutelako. Gizarteak kontsumitzen ditu "produktu berriak" edo beste alde batera begira geratzen da, euren konformismo nazkagarrian. Bitartean, etxeetan, auzoetan, lanetan eta abarretan justizia eta berdintasuna ito egiten dira. Eta non dago elkartasuna?... Urtarrilaren 30ean?
Honela, bada, zeozer ospatu nahi duena espedientea betetzeko aurrera, baina ni "bakean utzi" nire "Baqué"arekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina