Baina zer dira hiri-tribuak? Hirian garatu den beste azpikultura baino ez, ideologia edota kode estetiko batekin erlazionaturik.
Tribu bakoitzak bere ezaugarri diren musika eta janzkera izaten ditu. Baita tokia eta hizkera ere konpartitu egiten ditu.
Tribuetako partaide gehienek gizartearekiko nolabaiteko bihurrikeria jarrera erakusten dute. Ezarritakoaren aurrean asaldatu egiten dira eta arau eta ohituren arabera aritzea saihesten saiatzen dira. Oso talde gutxi dira mutirikeria edo biolentzia jarrera erakusten dutenak.
Triburik ezagunenak hauexek dira: skinheadak, punkyak, graffitigileak, rockerrak, modak, rockabillyak, psikobillyak, gotikoak, grungeak, heavyak, rastafariak, borrokak, emoak, e.a.
Hirugarren zikloan rockeroz joatea aukeratu dugu. Aurten, gure konpromezuei helduta, baztertu egin dugu plastikoa behin betikoz. Beraz, ondo miatu etxeko bazter guztiak, seguru zeozer baliogarri agertuko dela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina