2012/01/27

URTARRILAK, 30 - BAKEAREN EGUNA

Gogoratzen duzue BaquĆ©-aren iragarkia? Bai, kafe marka batena. Zera zioen: "hemen kafe bake esaten da". 
Kontxo, ez nekien hori ospatzen zenik. Tira, bada, orain benetan. Zer da bakea? Egia esan eta, nahiz eta jende askoren ahoan hitz hori egon, niri okerzulotik joaten zait munduan, edo hobeto esanda, hain urrun joan gabe, gure gizartean bake hitza entzuten dudan bakoitzean. Justiziarik gabeko gizarte honetan ba al dago ezer ospatzeko? Nik uste bakoitzaren benetako barruko bakea lortu ahal izateko, lehenengo eta behin ondoan dagoenak oina altxatu beharko duela, eta gero urrunagoa joateko aukera izango dugula. 
Teilatua egin baino lehen....
Gehienei burura etortzen zaie Gandhi. Aintzinean probokatzailea izan zena, gaur egun gogoan izan behar dena. Hau zinismoa. Hemen eta leku guztietan deserosoak diren pertsona guztiak  ez dira gustokoak gehienetan, zeren eta, gehiegi edo altuegi hitz egiten baitute. 
Zera,  Gandhi handiegia zen, eta gu txikiegia, kafe ale bezalakoa.
Gerratearen jaunak beranduago  bakearen jaunak bihurtzen dira. Eta ez pentsa euren kontzientzia garbitzeko delako, baizik eta negozio aldaketa egin dutelako. Gizarteak kontsumitzen ditu "produktu berriak" edo beste alde batera begira geratzen da, euren konformismo nazkagarrian. Bitartean, etxeetan, auzoetan, lanetan eta abarretan justizia eta berdintasuna ito egiten dira. Eta non dago elkartasuna?... Urtarrilaren 30ean?
Honela, bada, zeozer ospatu nahi duena espedientea betetzeko aurrera,  baina ni "bakean utzi"  nire "BaquĆ©"arekin.





2012/01/24

HIRI-TRIBUAK (ROCKEROAK)

Aurten eskolan aukeraturiko gaia hiri-tribuak izan da. 
Baina zer dira hiri-tribuak? Hirian garatu den beste azpikultura baino ez, ideologia edota kode estetiko batekin erlazionaturik.
Tribu bakoitzak bere ezaugarri diren musika eta janzkera izaten ditu. Baita tokia eta hizkera ere  konpartitu egiten ditu.
Tribuetako partaide gehienek gizartearekiko nolabaiteko bihurrikeria jarrera erakusten dute. Ezarritakoaren aurrean asaldatu egiten dira eta arau eta ohituren arabera aritzea saihesten saiatzen dira. Oso talde gutxi dira mutirikeria edo biolentzia jarrera erakusten dutenak.




Triburik ezagunenak hauexek dira: skinheadak, punkyak, graffitigileak, rockerrak, modak, rockabillyak, psikobillyak, gotikoak, grungeak, heavyak, rastafariak, borrokak, emoak, e.a.
Hirugarren zikloan rockeroz joatea aukeratu dugu. Aurten, gure konpromezuei helduta,  baztertu egin dugu plastikoa behin betikoz. Beraz, ondo miatu etxeko bazter guztiak, seguru zeozer baliogarri agertuko dela.


2012/01/04

URTE BERRIAREN KONPROMEZUAK



 Urte berriari hasiera emoteko asmotan hortxe duzue YouTubean aurkituriko klima aldaketari buruzko bideoa. 




2009an Biodibertsitatea Fundazioak saritua izatea ez da harritzekoa. 
Txinatar esaera zaharrak dioen legez:

"Mundua aldatu baino lehen zure etxearen inguruan emon hiru Buelta"


Aldaketa zaila den arren ez da ezinezkoa, konpromezuak baino ez dira behar.

Bete                                                Berrerabili
Berrantolatu          zure Bizitzako 4           Berreskuratu
Berrikusi                                                       Birziklatu
Berregin                                                        Birgutxitu
Bizkaia Maite