2011/12/18

SANTO TOMAS AZOKA

Urtero legez, Abenduaren 21ean, gure baserritarrak hurbiltzen dira Bilbora Euskal Herriko produkturik hoberenak saltzera. Egun berezia, benetan, uko egin ezin duguna.
Stand ezberdinetan gabonetako landareak, artisaua, euskal pastela, gazta eta beste motatako jakiak ez dira faltako. Egun osoa izango duzue gozatzeko eta, atsedenaldia behar baduzue,  txistorra, talo eta sagardo gozoak zuen zain egongo dira txosnetan.
Erakusleiho ezin hobea Bizkaian ekoizten diren produktuak ikusteko edota erosteko, hori bakoitzaren poltsikoaren arabera. 
Badakizue, aparteko eguna gozatu gura baduzue, Bilbora hurbil zaitezte garraio publikoz, eta gogoratu, bertoko produktuak kontsumitzeak asko laguntzen diola gure Lurrari.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina