2011/12/18
SANTO TOMAS AZOKA
Urtero legez, Abenduaren 21ean, gure baserritarrak hurbiltzen dira Bilbora Euskal Herriko produkturik hoberenak saltzera. Egun berezia, benetan, uko egin ezin duguna.
Stand ezberdinetan gabonetako landareak, artisaua, euskal pastela, gazta eta beste motatako jakiak ez dira faltako. Egun osoa izango duzue gozatzeko eta, atsedenaldia behar baduzue, txistorra, talo eta sagardo gozoak zuen zain egongo dira txosnetan.
Erakusleiho ezin hobea Bizkaian ekoizten diren produktuak ikusteko edota erosteko, hori bakoitzaren poltsikoaren arabera.
Badakizue, aparteko eguna gozatu gura baduzue, Bilbora hurbil zaitezte garraio publikoz, eta gogoratu, bertoko produktuak kontsumitzeak asko laguntzen diola gure Lurrari.
2011/12/08
GIZARTE KONTSUMISTAREN AZTARNAK
Animalien eskubideen nazioarteko eguna
1948ko abenduaren 10ean Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zen. Handik 50 urtera, 1998an, Animalien Eskubideen Nazioarteko Eguna finkatu zen: International Animal Rights Day.
Harrezkeroztik abenduaren 10a giza eskubideen aldeko eguna ez ezik sufritzeko eta gozatzeko gaitasuna daukaten gainerako izaki guztien eguna ere bada. Aldarrikapen eguna da, elkartasun eguna. Animaliekiko hartu-emanetan gizakiok dugun jarrera poliki-poliki aldatu nahi dugu. Ez dugu onartu behar, animalia-espezie jakin batzuek zientziare, kirolaren edo irabazteko irrika zoroaren izenean pairatzea.
Animaliok ere bizitzeko, aske izateko eta euren inguruan gozatzeko eskubidea daukate.
Ez da kontu erraza, ordea, gizarte kontsumista honek gero eta produktu gehiago eskatzen dituelako eta denbora-tarte txiki-txikian. Dena da "erabiltzea eta botatzea" gure neurrira eraikitako mundu zoriontsu horretan: larruzko berokiak harrotasunez janzten ditugu, ez dugu ezkutatzen zezenketetan parrandarako irrikan, kaioletako txorien abesti negartiez apaintzen dugu gure antzeztokia...
Txikitatik, heredatzen dugu animaliekiko basakeria: sugandilei buztana moztuz, eltxoei hegalak erauziz, txoriak harrikatuz... Gaztaroko ankerkeria hori kroniko bihurtu zaigu tamalez...
ANIMALIEN ESKUBIDEEN ADIERAZPEN UNIBERTSALA
Animalien
Eskubideen Nazioarteko Ligak onartua. 1978ko urriaren 15ean, Nazioarteko Ligak,
Liga nazionalek eta erakunde hauetara atxikitako pertsona indibidualek
aldarrikatua. UNESCOk, lehenik eta NBEk ondoren, onartua.
1. artikulua
- Bizitzaren aurrean animalia
guztiak berdin jaiotzen dira eta biziraupenerako eskubide berak dituzte.
2. artikulua
- Animalia orok errespeturako
eskubidea du.
- Gizakiak, animalia espezie
bat den adinean, beste animaliak suntsitzeko edo esplotatzeko eskubiderik ez
du. Bere ezagutza animalien zerbitzura ezartzeko betebeharra du.
- Animalia orok du gizakiaren
arretarako, zainketarako eta babeserako eskubidea.
3. artikulua
- Animaliei ezin zaizkie
tratu txarrak eta krudelak eragin.
- Animalia hil behar bada, bat-bateko
heriotza, minik gabea eta estuasunik eragingo ez diona izango da.
6. artikulua
- Gizakiak kide gisa onartu
duen edozein animaliak bere bizitza bere biziraupen naturalaren modukoa izateko
eskubidea du.
- Animalia bat abandonatzea,
ekintza krudel eta umiliagarria da.
10. artikulua
- Animaliak ezin dira hezi
gizakiaren dibertimendurako.
- Animalien agerraldiak eta
ikuskizunak animalien duintasunarekin elkarrezinak dira.
11. artikulua
- Beharrik gabe animalia
baten heriotza eragiten duen edozein ekintza biozidioa da, hau da, bizitzaren
aurkako krimena.
14. artikulua
- Animalien babeserako
erakundeek gobernuan ordezkaritza izan behar dute.
- Animalien eskubideak
gizakienak bezalaxe, legez babestu behar dira.
2011/12/02
HIZKUNTZA EKOLOGIA
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da. Egun horretan, eta gure urtebetzea izango balitz bezala, ohoretu egiten dugu gure ama hizkuntza eta abegi ona egiten diogu eskura dugun guztiarekin. Hala ere, batzuk maitatzen dugun bitartean, beste batzuk...
Baina, tira bada, egun alaia da gurekiko eta mundu osoan zehar bizi dena. Beraz, gora gu ta gutarrak eta gutaz erdi zen ama. Gora Euskal Herria.
Hementxe duzu bideo polita ikusteko aukera. Segidan galderak eta jokuak egin ditzakezu. "Hizkuntza Ekologikoa" filmean lantzen diren atalak honako hauek dira:
- Munduko hiztunen aberastasuna
- Euskal Herriko hizkuntza-aberastasuna (historia, gaurko egoera, euskalkiak, eskubideak, e.a.)
- Eta norberak zer?

Baina, tira bada, egun alaia da gurekiko eta mundu osoan zehar bizi dena. Beraz, gora gu ta gutarrak eta gutaz erdi zen ama. Gora Euskal Herria.
Hementxe duzu bideo polita ikusteko aukera. Segidan galderak eta jokuak egin ditzakezu. "Hizkuntza Ekologikoa" filmean lantzen diren atalak honako hauek dira:
- Munduko hiztunen aberastasuna
- Euskal Herriko hizkuntza-aberastasuna (historia, gaurko egoera, euskalkiak, eskubideak, e.a.)
- Eta norberak zer?

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)