Plastikoak itsasoko zaborraren %80 inguru osatzen du, horietatik %70 hondoan dagoelarik. Plastikoaren eraginez 700 espezie kaltetuak izan direla estimatzen da, bai zatiren bat jan dutelako edo bertan harrapatuta geratu direlako. Dagoeneko itsas elikagaien %69 mikroplastikoez kutsatuta dago.
Denbora pila daramagu plastikoaren arazoaren inguruan hitz egiten. Ekimen batzuk martxan jarri diren arren, ez dira nahikoak.
2021ean erabilera bakarreko plastikoei agurra eman genion arren ez zen nahikoa izan, zeren, itsasoaren faktore kutsatzaileetako bat arrantza sektorearen ondorioa baita.
Arrantza sareak, tretzak, otarreak eta poliestireno ontzi zuriak arrisku biziak dira ekosistemarentzat.
Europako Ingurumen Agentziaren arabera 640.000 tona sare inguru daude itsas hondoetan.
Euskal Herrian “Redcycle” eta Artikoan “Circular Ocean” bezalako proiektuek lotan zeuden arrantza sareak jaso, eraldatu eta jantzi birziklatu eta birziklagarri bilakatu dituzte.
Zenbait marka produktu ezberdinak ekoizten ari dira: “Ternua” arropa, “Teko” galtzerdiak, “Volcom” bainujantziak, “Parley” oinetakoak, “Axiom” poltsak, “Planet Love Life” eskumuturrekoak, “Ecoalf” mota askotariko arropa, oinetako edota poltsak, “Bureo” patineteak eta surfeko taulak.
Orain poliestireno ontzi zuriaren txanda ailegatu da. Aurten gure arrantza-ontzietatik desagertuko dira kutxa zuri horiek. Itsas eta Arrantzako Europako Funtsei esker, milaka ontzi birziklatuak erosten ari dira arrain freskoak garraiatzeko. Hauek berrerabil daitezke garbitu eta desinfektatu ondoren. Gainera mikrotxipa izango dute identifikatzeko eta jarraibidea ikertzeko.
Guztien gozamenerako ezinbestekoa da itsasoa garbi mantentzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina