2024/05/18
2024/05/11
MAIATZAK, 11- HEGAZTI MIGRATZAILEAK
Migrazio-hegaldi luzean intsektuak funtsezkoak dira energia- iturri gisa. Naturaren oreka delikatu honetan denak dira oso garrantzitsuak hegazti migratzaileak babesteko.
Urdaibai, Plaiaundi eta Txingudi bezalako guneak atsedenlekuak eta babeslekuak izateaz gain, behatoki izugarriak dira ikuskizun hau gozatzeko.
2024/04/24
BIZKAIKO TXAKOLINA TXAPELDUN
Gernikako Itsasmendi upeltegiak 2024ko Urrezko Bacchus Haundia lortu du Madrilen ospaturiko nazioarteko lehiaketan. Artizar txakolina ardo zuri onena ere aukeratu dute.
2010ean bere lehen Urrezko Bacchus lortu zuenetik, hainbeste sari lortu ditu.
Zorionak!!!
2024/03/22
MARTXOAK, 22 - URAREN MUNDUKO EGUNA
"Ura bakerako" lelopean gaur ospatzen da uraren munduko eguna.
Gaur edateko uraren hornidurak gure bizitzetan duen garrantziaz eta gure planetaren orekaz hausnartzeko egun aproposa da.
Giza eskubide hau bermatuta ez dagoenez munduko txoko guztietan, kontzientziazio kanpaina hau beste behin burutu da.
2023ko munduko ur-baliabideen garapenari buruzko Nazio Batuen txostenak gogorarazten du urarekin loturiko arazoak.
2024/03/11
2024/01/16
URTARRILAK, 16 - XXXI SAGARDO BERRIAREN EGUNA
Gaur irekiko da txotx denboraldia Astigarragako Sagardoetxea Museoan eguerdiko 12:00etan eta ondoren, bazkalordua iristean, Alorrenea Sagardotegian. Ekitaldiaren barruan sagarrondo berria landatuko da Kontxa Etxeberria plazan.
2024/01/04
ZENBAIT EKIMEN ITSASOAREN ALDE
Plastikoak itsasoko zaborraren %80 inguru osatzen du, horietatik %70 hondoan dagoelarik. Plastikoaren eraginez 700 espezie kaltetuak izan direla estimatzen da, bai zatiren bat jan dutelako edo bertan harrapatuta geratu direlako. Dagoeneko itsas elikagaien %69 mikroplastikoez kutsatuta dago.
Denbora pila daramagu plastikoaren arazoaren inguruan hitz egiten. Ekimen batzuk martxan jarri diren arren, ez dira nahikoak.
2021ean erabilera bakarreko plastikoei agurra eman genion arren ez zen nahikoa izan, zeren, itsasoaren faktore kutsatzaileetako bat arrantza sektorearen ondorioa baita.
Arrantza sareak, tretzak, otarreak eta poliestireno ontzi zuriak arrisku biziak dira ekosistemarentzat.
Europako Ingurumen Agentziaren arabera 640.000 tona sare inguru daude itsas hondoetan.
Euskal Herrian “Redcycle” eta Artikoan “Circular Ocean” bezalako proiektuek lotan zeuden arrantza sareak jaso, eraldatu eta jantzi birziklatu eta birziklagarri bilakatu dituzte.
Zenbait marka produktu ezberdinak ekoizten ari dira: “Ternua” arropa, “Teko” galtzerdiak, “Volcom” bainujantziak, “Parley” oinetakoak, “Axiom” poltsak, “Planet Love Life” eskumuturrekoak, “Ecoalf” mota askotariko arropa, oinetako edota poltsak, “Bureo” patineteak eta surfeko taulak.
Orain poliestireno ontzi zuriaren txanda ailegatu da. Aurten gure arrantza-ontzietatik desagertuko dira kutxa zuri horiek. Itsas eta Arrantzako Europako Funtsei esker, milaka ontzi birziklatuak erosten ari dira arrain freskoak garraiatzeko. Hauek berrerabil daitezke garbitu eta desinfektatu ondoren. Gainera mikrotxipa izango dute identifikatzeko eta jarraibidea ikertzeko.
Guztien gozamenerako ezinbestekoa da itsasoa garbi mantentzea.