2023/03/02

BIRZIKLATZE-TASA BAXUAK BERRIRO

26 erakundek salatu egin dute Estatu espainola Europako Batzordearen aurrean 2020rako finkatuta zegoen birziklatzeko-helburua ez betetzeagatik. Europako arautegiaren arabera 2020an udal hondakinen erdia birziklatu behar zen eta %40,5 baino ez zen ailegatu eta 2021ean %36,7 baino ez.

Duela bi urte egoera hau Bruselasen salatu zen baina bertan behera geratu zen Europako Batzordeak behin behineko datuak zirela argudiatu baitzuen.

2025erako %55eko helburua finkatu da eta 2030erako %60.             

Argi dago Estatuko hondakinen kudeaketa penagarria dela. Etorkizunari begira datuak hobeto beharrean okerrera egingo dute, gutxi barru ezin izango baitira zenbatu hondakin bioegonkortuak birziklatu moduan eta horiek  birziklatze-tasaren erdia baino gehiago irudikatzen dute. Belarri-tiratzea isun handiarekin ez da nahiko, gainera hiritarrek ordainduko genuke haien kudeaketa txarra. Europak kanporatu behar du Estatu espainola Bruselatik. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina