2023/03/27

KLIMA ALDAKETARI BURUZKO AZKEN TXOSTENA

Martxoaren 20an argitaratutako azken txostenean NBEko Klima aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldeak bizitzeko moduko etorkizuna ziurtatzeko zeozer egiteko presa dagoela dio.

Aukera ezberdinak planteatzen dira berotegi-efektuari aurre egiteko. Aldi berean Gobernu guztien konpromezua ezinbestekoa dela azaltzen da tenperaturen igoerari eusteko.

2023/03/23

MARTXOAK, 25 - PLANETAREN ORDUA

Klima aldaketaren aurkako borrokarako kanpainarik handienetariko bat da. 

20:30etatik aurrera ordubetez mundua itzaltzeko deia egin dute. Keinu sinboliko hau duela 16 urte hasi ziren egiten eta gaurdaino mantendu da. Anima zaitez!

2023/03/21

MARTXOAK, 22 - URAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 "Aldaketa bizkortzea" lelopean ur gezaren eta hari dagozkion baliabideen kudeaketa iraunkorraren babesaren garrantzia azpimarratzeko eguna da. Gaur egun uraren eskuragarritasuna ez dago ziurtatuta hainbat tokitan eta ezinbestekoa den baliabide hidriko hau bermatu behar da herritar guztien ongizaterako.


2023/03/09

GARBIGUNE IBILTARIA


Datozen egunetan Garbigune mugikorra egongo da Santurtziko Parke Nagusian.  Birziklapena erraztea  eta hurbilagoa egitea herritarrei du helburu. Kabiezeseko Garbigunera joan beharrean parkean bertan duzu birziklatzeko aukera. Baserri itxurako sei edukiontzi daude zure zain. Keinu txikia baino ez da. Anima zaitez!


2023/03/02

BIRZIKLATZE-TASA BAXUAK BERRIRO

26 erakundek salatu egin dute Estatu espainola Europako Batzordearen aurrean 2020rako finkatuta zegoen birziklatzeko-helburua ez betetzeagatik. Europako arautegiaren arabera 2020an udal hondakinen erdia birziklatu behar zen eta %40,5 baino ez zen ailegatu eta 2021ean %36,7 baino ez.

Duela bi urte egoera hau Bruselasen salatu zen baina bertan behera geratu zen Europako Batzordeak behin behineko datuak zirela argudiatu baitzuen.

2025erako %55eko helburua finkatu da eta 2030erako %60.             

Argi dago Estatuko hondakinen kudeaketa penagarria dela. Etorkizunari begira datuak hobeto beharrean okerrera egingo dute, gutxi barru ezin izango baitira zenbatu hondakin bioegonkortuak birziklatu moduan eta horiek  birziklatze-tasaren erdia baino gehiago irudikatzen dute. Belarri-tiratzea isun handiarekin ez da nahiko, gainera hiritarrek ordainduko genuke haien kudeaketa txarra. Europak kanporatu behar du Estatu espainola Bruselatik.