2023/12/05

58. DURANGOKO AZOKA

Abenduaren 6tik 10era bueltan egongo da euskaldunontzat derrigorrezkoa den bisita.

Zu non, han DA! egitasmoaren barruan, 88 liburu dendak hartuko dute parte euskal literaturaren urteko produkzioaren uzta Euskal Herri osora zabaltzeko. Gainera azoka ostean liburuen aurkezpenak egingo dira 27 dendatan abenduaren 11tik 20ra.



2023/10/12

XXIII HIRU HAUNDIAK 2023



Datorren urriaren 14an mendiko iraupen-lasterketa hau egingo da. 1987an egin zen lehenengo aldiz Manuel Iradier Txangolari Elkartearen eskutik antolatuta. Hasieran, oso ezaguna ez zenez, jende gutxik  hartzen zuen parte, baina gaur egun parte-hartzaileen kopura mugatzen d
ute masifikazioari aurre egiteko. 1996ra arte urtero egiten zen, eta hortik aurrera bi urtean behin.



2023/09/15

MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA

Hiri-mugikortasun iraunkorraren inguruko sentsibilizazio kanpaina hau Irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da “eraginkortasun energetikoa” gaiaren barruan eta “konbinatu eta mugitu” lelopean.

Garraioen erabilera neurrigabeak hirietako bizi kalitatean duen eragin negatiboaz sentsibilizatzea da helburua.

Geure bizi-kalitatea hobetu nahi izanez gero, garraiobide osasungarri eta ekologikoen alde apostua egitea ezinbestekoa da.

Kanpainari amaiera emateko, Irailaren 22an, kotxerik gabeko eguna egingo da.


Bilbon hainbat jarduera programatu dituzte. Linka horretan apunta zaitezkete zuen gustokoa den egitarauan. 

2023/06/05

PLASTIKOENGATIKO KUTSADURARIK GABE

Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen plastikoek eragindako kutsadura ekosisteman. Ibai eta ozeanoetan ezezik, airean eta jaten ditugun elikagaietan ere badaude. 

Egunean 1.400 milioi plastikozko botilak erabiltzen ditugu mundu osoan. 2050ean 937 milioi tona plastiko egongo dira gure ozeanoetan; hau da, plastiko gehiago arrainak baino. 


Plastikoa osasun publikoko arazoa bihurtu da, itsas bizitzari eta ekonomiari kalte eginez.

Sentsibilizazio kanpainak ez dira nahikoak, mundu mailan politika eta legedi zorrotzagoak eta koordinatuagoak behar dira, plastikoen kutsadurarekin amaitzeko helburua bada.



2023/05/31

EKOSISTEMAREN OREKA ARRISKUAN

Lurraren Batzordeak egindako "Lur seguru eta justu baten mugak" ikerketaren arabera segurtasun muga guztiak gainditu dira, Lurraren sistema arriskuan jartzen duelarik. 



Nazioarteko 40 ikerlarik txosten larria plazaratu dute Nature aldizkarian maiatzaren 31an. Klima-larrialdia, biodibertsitatearen gainbehera, ur gabezia, ongarrien gehiegizko erabileraren arriskua ingurumenean eta airearen poluzioa bezalako arloak aztertu dira ikerketa horretan. Hortik abiatuta proposatutako zortzi mugetatik zazpi daude gaindituta. 







2023/03/27

KLIMA ALDAKETARI BURUZKO AZKEN TXOSTENA

Martxoaren 20an argitaratutako azken txostenean NBEko Klima aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldeak bizitzeko moduko etorkizuna ziurtatzeko zeozer egiteko presa dagoela dio.

Aukera ezberdinak planteatzen dira berotegi-efektuari aurre egiteko. Aldi berean Gobernu guztien konpromezua ezinbestekoa dela azaltzen da tenperaturen igoerari eusteko.

2023/03/23

MARTXOAK, 25 - PLANETAREN ORDUA

Klima aldaketaren aurkako borrokarako kanpainarik handienetariko bat da. 

20:30etatik aurrera ordubetez mundua itzaltzeko deia egin dute. Keinu sinboliko hau duela 16 urte hasi ziren egiten eta gaurdaino mantendu da. Anima zaitez!

2023/03/21

MARTXOAK, 22 - URAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 "Aldaketa bizkortzea" lelopean ur gezaren eta hari dagozkion baliabideen kudeaketa iraunkorraren babesaren garrantzia azpimarratzeko eguna da. Gaur egun uraren eskuragarritasuna ez dago ziurtatuta hainbat tokitan eta ezinbestekoa den baliabide hidriko hau bermatu behar da herritar guztien ongizaterako.


2023/03/09

GARBIGUNE IBILTARIA


Datozen egunetan Garbigune mugikorra egongo da Santurtziko Parke Nagusian.  Birziklapena erraztea  eta hurbilagoa egitea herritarrei du helburu. Kabiezeseko Garbigunera joan beharrean parkean bertan duzu birziklatzeko aukera. Baserri itxurako sei edukiontzi daude zure zain. Keinu txikia baino ez da. Anima zaitez!


2023/03/02

BIRZIKLATZE-TASA BAXUAK BERRIRO

26 erakundek salatu egin dute Estatu espainola Europako Batzordearen aurrean 2020rako finkatuta zegoen birziklatzeko-helburua ez betetzeagatik. Europako arautegiaren arabera 2020an udal hondakinen erdia birziklatu behar zen eta %40,5 baino ez zen ailegatu eta 2021ean %36,7 baino ez.

Duela bi urte egoera hau Bruselasen salatu zen baina bertan behera geratu zen Europako Batzordeak behin behineko datuak zirela argudiatu baitzuen.

2025erako %55eko helburua finkatu da eta 2030erako %60.             

Argi dago Estatuko hondakinen kudeaketa penagarria dela. Etorkizunari begira datuak hobeto beharrean okerrera egingo dute, gutxi barru ezin izango baitira zenbatu hondakin bioegonkortuak birziklatu moduan eta horiek  birziklatze-tasaren erdia baino gehiago irudikatzen dute. Belarri-tiratzea isun handiarekin ez da nahiko, gainera hiritarrek ordainduko genuke haien kudeaketa txarra. Europak kanporatu behar du Estatu espainola Bruselatik. 

2023/02/02

OTSAILAK, 2 - HEZEGUNEEN MUNDU EGUNA

"Hezegune degradatuak suspertzea eta berreskuratzea" lemapean ekintza ezberdinak burutuko dira hauen garrantziaz ohartzeko.

Gaur egun inork ez du zalantzan jarri ekosistema asko arriskuan daudela, baina kaltetuenak hezeguneak dira. 1970etik hona munduko hezeguneen %35 desagertu dira.

Biodibertsitate handiko ekosistema hauek ezinbestekoak dira gure planetaren osasun onerako.