2021/09/22

BADATOR UDAZKENA

Udazkenarekin batera hotza bueltan dugu eta txarrena, agur udako lasaitasuna eta egun argitsuak.  

Baina udazkena bera izugarrizko ikuskizuna da. Alde batetik, Naturak eskaintzen dizkigu urteko ilunabarrik onenak eta, beste aldetik, basoek agerian uzten dituzten kolore horiak eta laranjak ikusteko momentu ezin hobea da. Hori gutxi balitz, gaztain, intxaur eta ezkur sasoia da.

Mendizale bezala, urtarorik kutunena da niretzako.  Udazkeneko koloreetaz gozatzeko ibilbideak eskeintzen ditu Bizkaiko parketxeen sareak.




2021/09/06

IRAILAK, 8 - EUSKAL DIASPORAREN EGUNA

 


Datorren asteazkenean euskal diasporaren laugarren edizioa ospatuko da "Ahaleginak bateratu" lelopean.
Munduan zehar dauden komunitateko kideak euskal etxeek antolatuko dituzten ekitaldi ezberdinetan parte hartzeko gonbidatuak izan dira.
Egun ezin hobea euskaldunak-baskoak baino ez garela munduari erakusteko. Momentuz estaturik gabekoa izan arren, euskalduna izatearen sentipena eta identitatea ez da inoiz murriztuko ez hemen ez kanpoan.
Euskaldun izatearen harrotasuna eta kultura babestearen garrantzia igortzeko ahaleginak bateratu behar ditugu.



2021/09/02

NATURAREN NAZIOARTEKO KONGRESURAKO ATZERAKO KONTAKETA

Covid-19 dela eta atzeratu zen Naturaren Nazioarteko Kongresua, azkenean Irailaren 3tik 11ra bitartean egingo da Marseillan.

Biodibertsitatearen kudeaketa egokiaren beharra dago giza ongizatea eta ekonomiaren garapena arriskuan ez jartzeko.



                                   

2021/09/01

BIZKAIKO PARKETXEEN SAREAREN EKINTZA-EGITARAUA

Bizkaiko Parketxeen Sareak irteera batzuk antolatu ditu ArmaƱon, Gorbeia eta Urkiolako parke naturaletan iraila eta urria bitartean.