Kimikarik gabeko eguzki-babeskia erabili.
Urtean 14.000 tona eguzkitako krema amaitzen du ozeanoetan. Zure burua eta ozeanoak babesteko mineralak dituzten kremak erabili. Ez da beharrezkoa eguzkitan egotea egun santu osoan.
Oxibenzona, octilmetoxicinamato eta parabenoak bezalako substantzia kimikoak gure osasunerako kaltegarriak dira oso. Herri batzuetan euren salmenta guztiz debekatuta dago.
Ez utzi arrastorik.Utzi lekua topatu duzun bezain garbi. Hondartza ez da hautsontzia. Jasotzen ez dena itsasoak berak eramaten du. Ez, ez da txakurra izan.
Haizagailua erabili aire gidotua baino.
%90 energia gutxiago erabiltzen du eta elektrizitatearen prezioak ikusita …
Freskoago egoteko katilukada bat izotz kokatu haizagailuaren aurrean.
Oihalezko poltsak erabili.
Arnasten dugun airean plastikoa dagoela gogoratu. Plastikoak hainbat ingurumen-inpaktu eragiten ditu eta irtenbidea ez da birziklatzea. Behin betikoz ekoizpena debekatu behar da. Gizabanakoaren asmakizunik txarrena izan da.
Bertoko produktuak kontsumitu.
Ingurumenaren aldeko keinurik garrantzitsuenariko bat da. Tokiko ekonomia laguntzeaz aparte, benetako produktuen zaporeak dastatuko dituzu.
Udan jarrai ezazu birziklatzen.
Sasoi honetan birziklatzeko koloreak mantentzen dira. Ez duzu inolako aitzakirik alferrarena egiteko.
Botatzeko baxera ez erabili piknikean.Zure hondakinak ez dira ikusgai egon behar edonon. Eta bururatu bazaizu barbakoa egitea, hobeto etxean. “Nik kontrolatzen dut” ahaztu. Urtero sute asko gertatzen dira.
Ura neurriz erabili.
Dirua aurrezteaz gain baliabide hidrikoak txikitu egiten dira sasoi honetan. Ez xahutu toki batzuetan hain eskasa den baliabide hau.
Txirringak udarako aproposak dira.
Distantzia luzeak izanez gero kotxez edo trenez bidaiatu hegazkinez baino.
Badakit denbora altxor preziatua dela, baina osasunik gabe adio denbora.
Behin helmugara ailegatuta txirringaz edo oinez ibili tokia erosoagoa egiteko.
Arropa eta kosmetika jasangarria.
Lehengai jasangarri eta kalitatezkoak erabiltzea posiblea da. Toxikorik, petrokimikorik, sintetikorik, pestizidarik, transgenikorik eta koloratzailerik gabeko moda eta kosmetika.
Hondartza edo mendiaren garbiketa.
Eguzkitan zauden bitartean ozeanoaren osasuna hobetu.