Gaur organikoaren bilketa jarri da martxan ofizialki.
San Jorge eleizaren arkupeetan egongo dira finkatuta martxoaren 13 arte goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara materia organikoaren kit-ak banatzeko. Toki mugikorrak ere egongo dira. Ontziarekin batera poltsa konpostagarriak, imana, gida eta txartela ematen dira.
Sistema berriak baditu berezitasunak. Alde batetik, edukiontzi marroiak zabaltzeko txartela beharrezkoa da eta, beste aldetik, poltsa konpostagarriak derrigorrez erabili behar dira beti edukiontzi marroira hondakinak botatzeko.
Poltsa konpostagarriak agortzean Dorre Etxean eta Mamariga kulturgunean eskura egongo dira.
Zenbait argibide hobeto birziklatzeko.
Hondakinak egoki kudeatzea gure ardura da. Ez egin paso organikoaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina