2021/03/24

NETFLIX EUSKARAZ

Netflix plataforman euskarazko ikus-entzunezko edukiak sartu eta gure errealitate soziolinguistikoa kontuan hartzeko film originalak edo azpitituluak sartuz eskatzen da kanpaina honen bidez. Honetarako link honetan baino ez duzu sartu behar apirilaren 15a baino lehenago.



2021/03/05

BIZKAIKO PARKETXEEN SAREAREN EKINTZA-EGITARAUA

Bizkaiko Parketxeen Sareak irteera batzuk antolatu ditu ArmaƱon, Gorbeia eta Urkiolako parke naturaletan martxoa eta apirila bitartean.



2021/03/01

EKIOZU ORGANIKOARI

Gaur organikoaren bilketa jarri da martxan ofizialki

San Jorge eleizaren arkupeetan egongo dira finkatuta martxoaren 13 arte goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara materia organikoaren kit-ak banatzeko. Toki mugikorrak ere egongo dira. Ontziarekin batera poltsa  konpostagarriak, imana, gida eta txartela ematen dira.

Sistema berriak baditu berezitasunak. Alde batetik, edukiontzi marroiak zabaltzeko txartela beharrezkoa da eta, beste aldetik, poltsa konpostagarriak derrigorrez erabili behar dira beti edukiontzi marroira hondakinak botatzeko. 

Poltsa konpostagarriak agortzean Dorre Etxean eta Mamariga kulturgunean  eskura egongo dira. 

Zenbait argibide hobeto birziklatzeko.




Hondakinak egoki kudeatzea gure ardura da. Ez egin paso organikoaz.