Azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da bigarren edizio hau. Banderotxoan agertzen da aurtengo leloa (gehiago, gehiagorekin, gehiagotan).
Ahobizi eta Belarriprest rolak mantenduko dira. Ariketa honetan parte hartu nahi duenak izena baino ez du eman behar webgunean. Rola identifikatzeko txapa euskaltegi batetan egongo da eskura azaroaren 16tik 20ra. Banderatxoa eroski supermerkatuetan salgai dago 5 €-ren truke.
Anima zaitezte gehiago izateko.