Komunera 3 "P"ak baino ez: papera, pixa eta purrustadak.
Gezurra iruditu arren, oraindino jende askok mota ezberdinetako hondakinak botatzen ditu komunetik, ingurumenean kalte handiak sortarazten dituelarik.
Euskadin 2.400 tona zapi bustiak botatzen dira komunetik urtero. Sarean sorturiko buxadura eta matxura larriei aurre egiteko 1.000.000 €-tik gorako gainkostua izaten du, auzokideen komunitateetan zuzenean beren gain hartzen dutena kontuan hartu gabe.
Fakturatutako zenbatekoei begirada bat emanez gero, argi eta garbi ikusten da ur hornikuntza eta saneamenduaren tasak altuegiak direla etxeko kontagailuaren tasaren aldean.
Beti bezala, batzuen heziketa falta eta ingurumenarekiko axolagabekeria beste guztion ardura.
Interesgarria izango zen batzuen bonu soziala bertan behera geratzea sarea modu jasangarrian ez bada erabiltzen. Horrela, guztion ardura izango da baina pitin bat ( beste "P") gutxiago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina