2019/05/08
HEGAZTI MIGRATZAILEEN MUNDUKO EGUNA
Maiatzaren 10ean Hegazti Migratzaileen Munduko eguna ospatuko da.
Hegaztien kontserbazioaren alde borrokatu nahi badugu ezinbestekoa da plastikoen kutsadurari aurre egitea.
Aurtengo gaia "Hegaztiak babestu: plastikoen kutsaduraren aurka zeozer egin " da. Bai, gaia ez da atzo goizekoa. Egunero plastikoek ingurumenean sorturiko arazo larriei buruzko txostenak, bideoak eta erreportaiak ikusi eta entzun ditzakegu. Hala ere, ez du ematen borondate handirik dagoenik arazoa konpontzeko. Behar-beharrezkoak dira erantzun zehatzak eta horiek dira plastikoak fabrikatzeari uztea.
Kontsumitzaileok ezer gutxi egin dezakegu arazoa konpontzeko. Egia da ekimen batzuk aurrera eraman ditzakegula (3 "R", toki batzuen garbiketa, plastikoen kalteak jakinaraztea), baina ezertan geratzen dira plastikoen ekoizpena gehiegizkoa baita. Are gehiago, ekoizpen hori urtez urte gora doa. Eta tamalez, holan jarraituko du ekoizten dutenek interes ekonomiko handiak baitituzte. Estatu espainolean 50 milioi edaritarako ontzi ekoizten dira egunero eta horietatik erdia baino gehiago ez da ez birziklatzen ez berrerabiltzen.
Plastikoak naturaren minbizia bihurtu direla argi dago.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina