Gabonak ailegatu eta, beti bezala, ezjakin batzuek pentsatu egiten dute egin dezaketela nahi dutena. Bada, ea behin betikoz enteratzen diren. Arautegiak argi eta garbi dio petardo, bengala eta beste motatako pirotekniaren salmenta baimenduta dagoela; hala ere, debekatuta dago guztiz bide publikoetan botatzea.
Gure agintariek txakurren atzetik joan beharrean hobe dute herri honetako mozkorrak eta ume nazkagarriak kontrolpean izatea. Zelako egurra, halako zozpala. Penagarria da ikustea nola dagozen gure kaleak eta ez dira txakurrak.
Mundu honetan beti egongo dira klaseak. Jaio egiten da.
Beheko argazkian ikusten dena ez da gabonetako kontua, baizik eta asteburu guztietakoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina