Seguraski klima-aldaketari buruz dezente entzun duzu, baina badakizu zer egin dezakezu horri ekiditeko ahal den neurrian?
Herritarren eskuetan badaude ekimen batzuk oso aproposak direla horretarako.
Etxean badaude lau atal: etxetresnen erosketa eta erabilera arduratsua, zaborren kudeaketa, ura aurreztu eta, azkenik, klimatizazio arduratsua.
Garraioan, txirringaz edo oinez joan distantzia laburretan. Oso luzeak badira, garraio publikoa aukera ona da. Posiblea ez bada, zure ibilgailua partekatu edota gida ezazu modu efizientean.
Bulegoan, ordenagailua, inprimagailua eta faxa amatatu ez baduzu erabiltzen eta deskonektatu korronte elikagailutik egunaren amaieran, zeren amatatuta egon arren, minimo bat kontsumitzen baitute.
Azkenik, erosketetan kontsumitzaile arduratsua izatea ezinbestekoa da (bertoko produktuak, ontziratu gabeko produktuak, material iraunkorrak, aldagarriak dituzten produktuak, herriko dendetan erostea garraiorik ez erabiltzeko eta zure poltsa edo erosketa-gurdia erabiltzea).
Keinu sinpleak dira berotegi-efektuko gas gutxiago isurtzeko. Utzi nagikeria eta ez ahaztu konpromezua duzula inguruarekiko gaur, ez bihar ez etsi.
2019/01/10
2019/01/01
PIROTEKNIAREN ARAUTEGIA APLIKATU
Gabonak ailegatu eta, beti bezala, ezjakin batzuek pentsatu egiten dute egin dezaketela nahi dutena. Bada, ea behin betikoz enteratzen diren. Arautegiak argi eta garbi dio petardo, bengala eta beste motatako pirotekniaren salmenta baimenduta dagoela; hala ere, debekatuta dago guztiz bide publikoetan botatzea.
Gure agintariek txakurren atzetik joan beharrean hobe dute herri honetako mozkorrak eta ume nazkagarriak kontrolpean izatea. Zelako egurra, halako zozpala. Penagarria da ikustea nola dagozen gure kaleak eta ez dira txakurrak.
Mundu honetan beti egongo dira klaseak. Jaio egiten da.
Beheko argazkian ikusten dena ez da gabonetako kontua, baizik eta asteburu guztietakoa.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)