Bost sutetik lau gizabanakoak eraginda. Bost axola niri piromanoak edo zentzugabeko nekazariak eta artzainak izatea. Bada garaia plaga honekin behin betikoz amaitzeko. Noiz arte egongo dira agintariak ikusle moduan?
Gero eta jende gehiagok eskatzen du dronak erabiltzeko suteak prebenitze aldera. Adituen arabera, oso erabilgarriak dira sute posibleen kasuan eta sugarrak itzaltzea kontrolatzeko, eremu zehatz batean tenperatura ezberdinak jasotzen baitituzte eta, horrela sutea non sortu daitekeen antzeman baitezakete. Gainera, argi-kamera bat eta kamera termikoa dituzte, ordu batean eta denbora errealean segimendua egin ahal izateko arakatutako zonaren irudiekin.
Baina neurri hau benetan baliogarria al da? Morroi horrek ez du bere bizkarra egindakoarekin mindutako haien sufrimenduaz zamatzen. Kalte egin nahi duenak badaki, nahi izanez gero, mendi osoak kiskal ditzakeela eta horrekin batera inguruan dauden pertsonekin akabatzea. Gero adina, arazo psikologikoak eta antzeko lelokeriak argudiatuko ditu.
Nahiz eta legea gogortu, oraindino ordaindu beharreko zigorrak ez dira nahiko sorturiko minagatik. Egungo gizarte aurreratuan denetarik dugu: basozainak, suteen aurkako sentsibilizazio kanpainak hedabideetan, suhiltzaileak beren kamioi, helikoptero eta abarrekin. Hala ere, gure aitona-amonen garaian apenas izaten zela suterik mendietan. Argi dago gizabanakoa endekatu egin dela eta erantzun egokiaren beharra dagoela.
Ez zen errazagoa izango jaio bezain pronto txipa txertatzea gorputzean? Terrorismo hau eta beste motatako delinkuentzia kontrolatzeko modu ezin hobea izango zen. Beste batzuei kalte egin baino lehen haien bihotza gelditzea, baldin badute bihotza morroi horiek.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina