Ostegun honetan hondartzen denboraldia hasiko da. Urtero bezala milaka gomendio ematen dira segurtasunaren eta hondartzen garbitasunaren aldetik, baina ez uren garbitasunari buruz.
Gure ozeanoak plastikoz beteta daudela ez da atzo goizekoa. Horrexegatik bada garaia debekatzeko erretzea eta plastikoz edo zilarrezko paperaz forratutako bokatak eta halakoak jatea hondartzan bertan. Baliteke hondartzan dagoena desagertzea garbitzaileen lanaren ondoren, baina ez itsasbazterrean pilatzen dena (plastikozko botilak, egur zatiak, plastikozko poltsak, krema ontziak, kondoiak, zigarropuntak ...) Denok dakigu non amaitzen den hori guztia eta ezin dugu beste alde begira egon. Datorren ekainaren 8an ozeanoen munduko eguna ospatuko denez, egun aproposa izango zen horren berri emateko eta garbiketa taldeak antolatzeko.