"ez zaitzala inork geldiarazi" goiburupean. Urtero legez, ingurumenarekin bat egiteko ekimen mordo dagoen arren, badagoz urtean zehar egin ditzakegun keinu sinpleak bai etxean, bai bulegoan, bai erosketak egitean ...
Etxean
- Birziklatu ahal duzun guztia.
- Amatatu standby guztiak. Etengailua duen lapur batean konektatu eta hori amatatu erabiltzen ez dituzunean. Aztarna ekologikoa murrizteaz gain, dirua aurreztuko duzu.
- Eguzkiaren onuraz gozatu. Eguzki energia izateko materiala birziklatuarekin egin daitezke eguzki panelak.
- Sistema elektrikoa gainbegiratu.
- Burua erabili etxea margozten duzunean eta latex-pinturak erabili.
- Ura aurrezteko neurriak erabili.
- Lehorgailua alde batera utzi, eta arropa eskegi kanpoan.
- Erosketa berdea egin.
- Etxeko argiztapena aldatu.
- Aireztapen artifiziala errefusatu.

Bulegoan
- Papera birziklatu.
- Ordenagailuaren energia aurreztu.
- Gobernuz Kanpoko Erakundeei eman ordenagailu eta beste tresna zaharrak.
- Saihestu paperaren erabilera ahal den neurrian. Dokumentuak gorde fomatu digitalean.
- Fotokopiak egin beharrean posta elektronikoa erabili.
- Inprimagailuak eta faxen erabilera murriztu, baliabide elektronikoei lehentasuna emanez.
- Behar-beharrezkoa bada inprimatu bi aldeetatik.

Erosketak egitean
- Bertoko produktuak erosi.
- Ez joan esku-hutsik dendara. Eraman beti zure etxetik poltsa. Plastikozko poltsa arrunt batek 50 urte behar ditu desagertzeko.
- Lurrari kalterik egin gabe jan. Nekazaritza ekologikoak lurraren emankortasuna handitzen du eta ekosistemen nahiz laborantzaren ziklo naturala errespetatzen du.
- Alderatu eta erabaki. Erosi baino lehen, irakurri. 2.000 produktu baino gehiagok Europako etiketa ekologikoa du.
- Produktuak erosi, ez bilgarriak. Prezioak garestitzeaz gain, ez dute kalitatea hobetzen. Bilgarriak eta ontziak gure zarama-poltsaren erdia edo herena dira.
- Elkartasunez erosi. Erosten dugunaren jatorria kontutan hartu, holan urruneko lekuetan kalteak eragitea eragotz dezakezu.
- FSC zura zertifikatua aukeratu dendetan. Modu horretan landa herrien aurrerapen ekonomikoan eta gure basoetako sute eta zuhaitz-ebakitze ezlegezkoen aurka laguntzen dugu .

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina