Caritasek susperturiko kooperatiba eta enpresen sareak (Koopera) 18.000 tona arropa biltzen ditu urtero. Bilketa egin ondoren, arropa sailkatu eta aukeratu egiten da kaleratzeko. Beharra duen jendeari emateaz gain, kontsumo jasangarria sustatzen da salmentaren bidez bigarren eskuko dendetan.
Caritasek gizarte bazterketa jasatzen duten edo jasatzeko arriskuan dagozen pertsonen gizateratze-laneratzea du helburu era askotako jarduerak garatuz (ingurumen-zerbitzuak, berrerabiltzea eta birziklatzea, kontsumo jasangarria, heziketa ...).
Oraingoan proiektu berria garatu du baztertzen den arropari irtenbidea emateko. Holan, "Kooperak" 700 tona arropa erabilezina autorako tapiza bihurtuko du. Ez pentsa ez zela aprobetxatzen, ez, elektrizitatea sortzeko erabiltzen zen. Baina modu honetan autorako tapizak gero birzikla daitezke.
Badakizu, hurrengoan baldin baduzu arropa zaharra edukiontzira eraman beldurrik gabe. Hemen ez da ezer botatzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina