Baliteke goiburuak aldatzea, baina ez du ematen 1970tik gaurdaino gure Amalurrak dituen beharrak aldatu direnik.
Gainerako kanpainetan bezala herritarren ingurumenarekiko sentsibilizazioa ezinbestekoa da.
2016-2020 bitartean 7,8 bilioi zuhaitz landatu nahi dituzte Lurraren Nazioarteko egunaren 50. urteurrena ospatzeko asmotan.

Zuhaitzek gure planetarekiko duten garrantzia nabarmena da.
Aldaketa klimatikoa ekiditeko eta aire garbia asnartzeko aukera emateaz gain, espezie ezberdinen galera saihesten du. Baita komunitate ezberdinetan ingurumen iraunkortasuna eta ekonomikoa lortzen laguntzen du ere, biziraupenarako beharrezkoak diren elikagaiez, energiaz eta diru sarrerez hornituz.
Lurrak zeruan idazten dituen poemak dira zuhaitzak.
Lurrera bota eta papera bihurtzen dugu,
gure barruko hutsunea adierazten duelarik.
Khalil Gibran
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina