2015/12/28

GABONETAKO TRADIZIOAK

Kanpotik etorritakoak edo txarto deituriko progres batzuk saiatzen dira globalizazio hitzarekin itotzen, baina alferrik. Guk geurea nahi dugu. Tradizioari eusten ez dionak eskaintzeko ezer ez duelako edota inor ez delako baino ez da. Hemen "txapela jantzi eta ibili mundua" esapidea dugu. Jakin badakigu nola mantendu bizirik gure usadioak. Gabonak erakusleiho ezin hobeak dira aurrekoa ikusteko asmotan.    

Eguberritako egutegia 
  
Belenen erakusketak: Abenduaren hasieratik ikusgai dagoz edonon.      
     
Santo Tomas azoka, abenduak 21: baserriko produktuen erakusketa eta lehiaketa. XIX. mendetik ospatzen den azoka honetara milaka pertsona hurbiltzen dira lurreko produktuak dastatzera.                           
Ogiaren eguna, abenduak 24: aurten XXVIII. edizioa egingo da Galdameseko San Pedro enparantzan. 30tik gora mahai kokatuko dira.  Ogiak, euskal pastelak, taloak eta erroskilak bezalako produktuak salgai egongo dira. Bertara gerturatzen direnek ogia egiteko prozesu osoa ezagutzeko aukera izango dute.                                                                      
Ogiaren erritua, abenduak 24: Gabon Gaueko afarian jarraitzen da “ogiaren erritua” egiten etxe batzuetan. Ogia bedeinkatu egiten da labanaz gurutzearen seinalea eginez. Ondoren ogi zati bat moztu eta norbere burua zeinatzen da. Kurrusku hori gorde egiten da hurrengo urtera arte.     
              
Gabon Kantak, abenduak 24: “Hator, hator”, “Horra Mari Domingi", "Mesias sarritan" ... kantak abesten dira mahaian. Afaldu ostean kartetan edo loterian jokatzen da.   

Olentzeroaren eguna, abenduak 24  

Gabon Zahar Gaueko kantuak, abenduak 31 - Urtarrilak 1:                               Urte barri barri                               
               dekonak ez ekonari
               nik ez dekot eta niri                                                                         ezpabere txarri belarri

Gabonetako ohiko plater eta postreak: aza olioarekin, makailua, bisigua, barraskiloak tomate saltsan, intxaursaltsa, euskal pastelak, konpota, gabonetako enborra…  
                                         
Gabon subile edo Olentzeroren enborra: gabon gauean pizten da eta honen gainean afaria prestatu eta inguruan  familia berotu egiten da. Batzuen ustez  ezaugarri hauek ditu:
  • Animaliak enborraren gainetik pasatu eta kortan bertan utzi, hauek gaixotasunik ez izateko.
  • Erbinudearen kontrako babeslea.
  • Enborraren errautsa errape gaixotua sendatzen du.
  • Animalia kaltegarrietatik babesteko, enborraren errautsak, Esteban Deunaren egunera arte gordeak izan badira, lurretatik sakabanatu.
  • Etxea bedeinkatzen du.
  • Gau horretan zehar sua ez bada amatatzen, urte osoko babesa familiarentzat heriotza saihesteko.

2015/12/10

ABENDUAK, 10 - ANIMALIEN ESKUBIDEEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Urte bat gehiago animalien eskubideen aldeko munduko eguna ospatzeko beharra dago. Aspaldian gizabanakoaren eboluzioak kontrako bidea hartu du. Bada garaia dagozen legeak aplikatzeko behin betikoz. Azken finean, txarto deituriko kultura eta tradizioen atzetik morroiak baino ez dira ezkutatzen. 



2015/12/06

KOMENTUKO GOZOKIAK, GOZOZALEEN TOPAGUNEA

Gutxi barru gabonak ailegatuko dira eta une gozoak pasatzeko egun aproposak dira. Seguraski aspaldian ikusten ez ditugun pertsonekin egingo dugu topo. Xehesatun guztiak zaintzeko momentua da. 
Klausurako monasterio eta komentuetan egiten diren gozogintzako eta artisautzako produktuen azoka honetan lehen aipaturiko xehetasunak zaintzeko aukera paregabea dugu. Gainera, martitzenean joanez gero Eleiz Museoa bisita daiteke dohainik.



2015/12/02

ABENDUAK, 3 - E.N.E. 2015





Behean euskararen historia, iragana eta etorkizunari buruzko bideo bi ikusgai dagoz. Egia esan, ez dago inolako misteriorik. Euskaldunok, jakin badakigu nola egin aurre oztopoei eta erdaldunek, aldiz, jakin badakite euskaldunok jaiotzen garela nahi dugun tokian.
Euskaldunok ez dakigu erdaldunek noiz ordainduko duten haien zorra. Hona etorri lan bila baina ez dira moldatu. Gure hizkuntza ikasi edo behintzat errespetatu beharrean, harroputzak izan dira. Gero entzun behar euskaldunok itxiak garela. Ate guztiak ireki ditugu ezer espero gabe bueltan. Azken finean ez dugu inoren eta inolako beharrik. Erdaldunek ez dakite ez noiz, baizik eta zer ordaindu behar duten, ez baitute ezer ulertzen. Inoiz ez dute ezer ulertu, horixe da haien arazoa.


                   

                          

ABENDUAK, 2 - BLOGAREN 4. URTEBETETZEA