2015/06/14

HOBE BERANDU INOIZ BAINO


Apirilaren 22an euskaldunak hiltzea debekatu zuten Islandian. 1615eko udaberrian Danimarkako Christian IV. erregeak gutun bat igorri zuen Parlamentura, non aldarrikatu baitzuen islandiarrek, eta baita daniar merkatariek ere, eskubidea zutela beren burua “bizkaitarrengandik“ eta beste edozein atzerritarrengandik babesteko, haiek hiltzeko eta haien ontziak hartu eta arpilatzeko. 
Urte bereko udazkenean, Arik adierazpen hori baliatzeko aukera izango zuen eta ezarritako legeari "esker" euskal balezaleen sarraskia gertatu zen. 


                                                

Hementxe duzue gertaeren bilakaera eta gogoeta. 




                                   
Ez bururik ez hankarik zuen lege hau indargabetu zuten. Hala ere, munduan beste hainbat daude indarrean.

2015/06/07

EKAINAK, 8 - OZEANOEN NAZIOARTEKO EGUNA

"Ozeano osasuntsuak, planeta osasuntsua". Horixe da aurtengo leloa.
Munduko toki askotan jarduera bereziak prestatu dira hilabetean zehar ozeanoen eguna ospatzeko. Gehiago jakin gura baduzu mapan begiratu.


                  
Ozeanoen garrantzia ukaezina delakoan daude guztiak; haatik, gehiegizko arrantza, kutsadura eta aldaketa klimatikoa hortxe dagoz. 

                       

Tamalez, batzuen botere-egarri aseezina ere ukaezina da.

                       

2015/06/01

SOS DEIAKO MEZUA BOTILAN

Bideo hau ikusi baino lehen burura etortzen zait Sting-en "Mezua botilan" abestia. Hala ere, ikusitakoan ez dakit beste botila sartuko zenik. Ezin sinestu, urtero 8 milioi tona plastiko agertzen dira ozeanoetan. Gure itsasoak, hondartzak eta itsasoko elika-katea kutsatuta daude betiko. 

                     

                     


Gaur, Ekainaren 1ean hondartzetako denboraldia inauguratu da eta ekainaren 8an  ozeanoen nazioarteko eguna izango da. Ez legoke txarto jendeari bururatzea bete beharreko gomendio batzuk.