2015/05/17

MAIATZAK, 22 - BIOANIZTASUNAREN EGUNA

Baliteke bioaniztasunaren kontzeptua askosaz hobeto ulertu eta definitu zuena Alexander von Humboldt izatea. Natur zientzilari ospetsu eta esploratzaile honek  botanika eta geografia arloetan egindako lanek biogeografia sortu zuten. 
"Amazonas humanitate berri baten sorlekua izango da" esan zuen.
Maiatzaren 6an, bere heriotzaren 156. urteurrena izan zen eta Ekologiaren sortzailea izan zela esan daiteke.
Berarentzako zientziak kosmopolita izan behar du. Zientzia eta ikerketa elkarrekin joan behar gizabanakoaren interesen alde egoteko asmoz. Giza eskubideen eta kultura guztien aldeko pertsona borrokalaria izan zen. 
"Kosmos" izeneko liburuan bere ezagumenduak bildu zituen.
Gizartean zentzuz jokatzeko, etorkizun hurbilari begiratzeko eta giza erantzunkizunak hartzeko gauzak diren pertsonen beharra dago. Jakina, pertsona horiek ez direla zerutik erortzen. Horrexegatik, bai eskoletan eta bai unibertsitateetan heziketa futurista beharrezkoa da. Ezagutza eta konpetentzia akademikoak irizpide etiko eta moralekin. Hori da benetako heziketa integrala.
Ez bada ere, nola egin aurre krisialdiari eta borrokei, nola murriztu arazo klimatikoak, elikadura eta nutrizio arazoak?
Humboldten ikuspegi aurrelaria, gizazalea eta bakezalea inoiz baino gehiago.


                           

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina