
Uztailaren 11tik 20ra Karmengo jaiak ospatuko dira Santurtzin.
Aurten aukeratu egin den kartela papiroflexian oinarrituta dago, eta nola ez, gure protagonista sardina da. Azken finean Karmengo guztiak sardinada batekin hasten dira.
Uztailak, 16 - KARMENGO EGUNA
KARMENGO AZOKA + MEZA NAGUSIA +ITSAS-PROZESIOA + SUZIRIAK
(09:00etatik aurrera) (12:00) (18:00) (23:00)
Santurtziko jaietako ekitaldirik herrikoien eta maiteena da.
1907ko uztailaren 16an aita Davilak eta Jenaro Oraak antolatu egin zuten lehen prozesioa. Ama Birjinaren irudia San Jorge eleizatik ateratzen dute arrantza-portura eramateko. Han, arratsaldeko 18:00etan ontziratu egiten dute Abrako uretan sartu arte. Inguruko ontziak batzen dira prozesiora eta lore koroak botatzen dira uretara gure itsas-gizonen omenean, ez bakarrik arrantzaleak eta marinelak. Ordu erdi beranduago lehorreratzen dute irudia San Jorge eleizan gordetzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina