Bai, jakina. Euskal Herria oso polita da baina halako hondartzak hemen ikusi ez. Bidaia politak topatzeak ez du inolako zailtasunik. Bai, ordea, maleta prestatzea. Hemen dituzue gomendio batzuk ahal den guztia eramateko asmotan.
Udako solstizioa ospatzeko San Juan bezperan sua pizten da Euskal Herriko toki askotan. Gaur egun suaren gainean jauzia mantentzen da, baina ez da lehen bezalakoa. Aintzinean soroarekin loturiko sineskerietan oinarrituta zegoen. Salto egiten zen bitartean, zuziak hartuta soroetan kantuak edo esakera batzuk esaten ziren. Batzuk konjuro modukoak ziren, soroak lapur, zapo, sorgin eta sugeetatik libre egoteko.
"SanJuan, San Juan berde, artoa eta garia gorde, txantxikuak eta zapoak erre. Biba San Juan berde!" "San Juan Bautista, onak barnera, gaitza kanpora, bakea eta osasuna komeni bada Sarna fuera!"
Sineskera ezberdin daude, denak sua, ura eta landareekin erlazionaturik. Suak gizabanakoa gaixotasunetatik babesteko indarra du. Urak botere bereziak ditu gaueko hamabietatik aurrera. Aintzinean azaleko gaixotasunak sendatzeko balio zuela uste zuten. Horrexegatik, gauerdian edo hurrengo goizean erreka zein iturriren baten aurpegia, eskuak eta oinak garbitzeko ohitura zegoen. Nafarroan, adibidez, emakume antzuak joaten ziren iturrira eta ura edan ondoren iturriaren harrietako baten kontra igurtzen zuten sabela haurdun geratzeko itxaropenarekin. Landareak Eguzkia irten baino lehen kokatzen ziren etxeko alboetan eta hurrengo urteko sutean erretzen ziren. Holan etxea eta etxekoak ekaitzetatik eta tximistetatik babesten ziren. Gaur egun mantentzen da ohitura hau (eguzki-lorea). Lore hau etxekoizpiritu txarrak eta ganadua gaitzetatik askatzeko erabiltzen da.
Uztailaren 11tik 20ra Karmengo jaiak ospatuko dira Santurtzin. Aurten aukeratu egin den kartela papiroflexian oinarrituta dago, eta nola ez, gure protagonista sardina da. Azken finean Karmengo guztiak sardinada batekin hasten dira.
Uztailak, 16 - KARMENGO EGUNA KARMENGO AZOKA + MEZA NAGUSIA +ITSAS-PROZESIOA + SUZIRIAK (09:00etatik aurrera) (12:00) (18:00) (23:00)
Santurtziko jaietako ekitaldirik herrikoien eta maiteena da. 1907ko uztailaren 16an aita Davilak eta Jenaro Oraak antolatu egin zuten lehen prozesioa. Ama Birjinaren irudia San Jorge eleizatik ateratzen dute arrantza-portura eramateko. Han, arratsaldeko 18:00etan ontziratu egiten dute Abrako uretan sartu arte. Inguruko ontziak batzen dira prozesiora eta lore koroak botatzen dira uretara gure itsas-gizonen omenean, ez bakarrik arrantzaleak eta marinelak. Ordu erdi beranduago lehorreratzen dute irudia San Jorge eleizan gordetzeko.
MAGRAMAK bide librea utzi dio "zundaketak" egiteari petrolioa bilatzeko Kanarietan. Magrama Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa da. Baina Biosferaren erreserba batean, ingurumenean eta turismoan oinarritzen dena..., zer demontre gertatu da? Denok dakiguna, batzuen interes ekonomikoak. 2001ean Repsolek baimenak lortu zituen arren, 2004an Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zituen ingurumen neurriak ez betetzeagatik. Geroztik mugimendu ezberdinak eman dira baina alferrik. Sentsibilizazio handikoa den estatu espainoleko gobernuak Repsolen proiektuari oniritzia eman dio Kanarietako bezperako egunean. Egia esan, zer espero dezakegu txarto deituriko Ministerio batez. Bai Ingurumen Ministerioa, berez, ez da existitzen.
Repsol enpresak 9 itsas eremu zehaztu ditu Kanarietako kostatik 60 bat kilometrotara. Bitartean, batzuek ez dute ulertzen zergatik hainbeste arazo, azken finean "lanpostuak" sortuko dira. Langabezi handiko irla hauek poz-pozik egon beharko zuten. Eta argudio sinple horrekin konbentzitu egin dutelakoan daude. Zergatik ez esan, oso kualifikatuak diren lanpostuak eskainiko direla? Honela, bada, alde horretatik ez du onurarik sortuko, ezta etekin ekonomikorik ere. Beti bezala herritarren poltsikoetara ez da ailegatuko. Are gehiago, industria horren presentziak izugarrizko eragina negatiboa izango du turismoan. Beraz, pentsa ezazu isurketaren bat egonez gero. Gu, Bizkaian bizi garenok, badakigu zer den zarama izatea. Batzuen onuragatik (langile batzuk barne) heriotzara eta beste gaixotasunak izatera kondenatu egin dituzte beste batzuk. Etorkizunak energia alternatiboen alde egin behar du apostua.