Ingurugiro eta Garapenari buruzko oinarrizko deklarazioak zera dio:
" Gizakiok Naturarekin harmonian dagoen bizitza osasungarri eta emankor batez gozatzeko eskubidea dugu".
Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Honek Giza Eskubideen bortxaketa suposatzen du bete ezean, beti osasunaren oinarrizko eskubideak kontutan izanda.
Gizartean gertaturiko aurrerapenak ukaezinak dira, baina nolabait oreka bat bilatu behar da. Bada garaia exigentzia etikoak eskatzeko, azken finean justizia betetzea baino ez da eskatzen. Testu juridiko eta politikoetan agertzen da ingurugiro eskubidea. Bai, ondo entzun duzu, politikariei (hauteskundeetan, noski) eta beste batzuei hainbeste gustatzen zaien gaia , jakin ezazu legez bete behar dela.
Baina, zera, beste gaian sartuko nintzateke (lotsa onekoa, osotasuna, zintzotasuna, ....) eta ez nuke inoiz amaituko. Morroi batzuek ez dituzte printzipioak ezagutzen. Lehenengoz jaio behar da.
Zorionez, gure gizartean badaude eskubideei erreparatzeko gauzak direnak. Honela, bada, haientzat.
Ingurugiroaren arazoen aurrean gizarte-kontzientzia eta sentsibilizazioa, besterik ez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina