2014/05/29

EKAINAK, 5 - INGURUGIROAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Hurrengo astean ingurugiroaren munduko eguna ospatuko da.
Ingurugiro eta Garapenari buruzko oinarrizko deklarazioak zera dio:
" Gizakiok Naturarekin harmonian dagoen bizitza osasungarri eta emankor batez gozatzeko eskubidea dugu". 
Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Honek Giza Eskubideen bortxaketa suposatzen du bete ezean, beti osasunaren oinarrizko eskubideak kontutan izanda.
Gizartean gertaturiko aurrerapenak ukaezinak dira, baina nolabait oreka bat bilatu behar da. Bada garaia exigentzia etikoak eskatzeko, azken finean justizia betetzea baino ez da eskatzen. Testu juridiko eta politikoetan agertzen da ingurugiro eskubidea. Bai, ondo entzun duzu, politikariei (hauteskundeetan, noski) eta beste batzuei hainbeste gustatzen zaien gaia , jakin ezazu legez bete behar dela.
Baina, zera, beste gaian sartuko nintzateke (lotsa onekoa, osotasuna, zintzotasuna, ....) eta ez nuke inoiz amaituko. Morroi batzuek ez dituzte printzipioak ezagutzen. Lehenengoz jaio behar da.
Zorionez, gure gizartean badaude eskubideei erreparatzeko gauzak direnak. Honela, bada, haientzat.



Ingurugiroaren arazoen aurrean gizarte-kontzientzia eta sentsibilizazioa, besterik ez.

2014/05/16

SANTURTZI PINTXOTAN

Hilabete honetan pintxoak dastatzeko aukera izango duzu 1 €-en truke.
Ostegunetan goiz eta arratsaldez izango da. Ostiraletan eta larunbatetan, ordea, goizeko 11:30etatik arratsaldeko 15:00etara.
Jakin gura baduzu zein tabernatan, hementxe duzu.




2014/05/15

SANTURTZIKO LIBURU AZOKA 2014



Maiatzaren 16tik 25era egingo dute Santurtziko Liburu Azokaren 29. edizioa.  Aurten Parke Nagusian egingo da. Hainbat idazle egongo dira euren lanak sinatzen. Honetaz gain "idatzietatik kantuetara" erakusketa ikusgai egongo da.
Azoka 11:00etatik 13:30ak arte egongo da zabalik goizean eta 16:30etatik 20:00etara arratsaldean.




Aurtengo nobedadea Eleberri Beltzaren 1. Topaketa izango da. 
"Gizona eta arraina ahotik galtzen" lemapean Jon Arretxe, Fran Santana eta Jose Javier Abasolo bezalako idazleak elkartuko dira Maiatzaren 23an Dorretxe Jauregiko "Rompeolas" aretoan arratsaldeko 19:30etan. 

2014/05/10

MAIATZAK, 10 - HEGAZTIAK

Enara 2014 urteko hegaztia  izendatu dute. Baina ez pentsa gauza ona denik. Bere egoera oso larria da intsektizidak eta haziera tokien aldaketa direla eta. Azken hamar urtetan % 30ko jeitsiera jasan du. Holan jarraituz gero desagertu daitezke hogei urtetan. 
Urtero Afrikan negua pasa ondoren gurera bueltatzen dira udaberria hasi bezain laster.





2014/05/05

TXIKIFEST 2014

Maiatzaren 4an txakolinaren festa ospatu zen Manhattanen. Gure txakolinak munduko mugak zeharkatu arren, Estatu Batuetan izugarrizko arrakasta du. 
Laugarren aldiz "Txikito" jatetxeko Eder Montero sukaldariak eta bere emazteak antolatu zuten.

13 txakolindegik eskaini zituzten euren ardoak eta edariari laguntzeko pintxo gozoak ez ziren falta. Holan gauzak, gero eta jende gehiago hurbildu egiten da. 
Txikifest delako hori Txakolipintxo bihurtu da. 

Bildutako dirua "Edible Schoolyard NYC - ESYNYC" Gobernuz Kanpoko Erakundera joan zen.