Veneziako
inauterien hasiera ez dago oso argi, batzuek XI. mendetik ospatzen direla dioten
bitartean, beste batzuek XV. mendetik. Goren unea XVIII. mendean izan zen.
Aratuzteen
iraupenari dagokionez ez da beti berdina izan.
- Hasieran Abenduaren 26an hasten ziren San Esteban egunean eta inauterien asteartean Garizuma hasi baino lehen amaitzen ziren; hau da, bi hilabete.
Kristautasunak Garizuma ezarri zigun. Ekintzarik nabarmenena haragi uztea zen.
Horrexegatik Garizuma hasi baino lehen, gizabanakoa
hasi zen inauteriak antolatzen, oreka bat bilatu nahian. Jendea
mozorro-jantziez eta maskarez ezkutatzen zen Inauterietan, bromak eta jolas
egiteko eta ongi pasatzeko.
- Veneziako Errepublika garaian ia urte osoa irauten zuen.
- 1797an Errepublika desagertu eta Napoleonek debekatu egin zituen.
- Atzerritarren eskuetan utzitako gobernuak tartekatu egingo ditu inauteriak.
- 1930an Mussolinik, diktadore guztiak bezala, debekatu egin zuen.
- 1979 urtean berreskuratu ziren eta gaurdaino, hamar egunetan baino ez.
Zalantzarik
gabe, munduko inauteririk dotoreena da. Mozorrorik tipikoena maskara zuria,
arropa beltza eta hiru puntetako txanoa eramatea da. Koloreen gama asko
areagotu arren, zuria, beltza eta urre koloreak dira gehien erabiltzen direnak.
Gaur egun ez
dira ospatzen aintzinean bezala. Goizean konpartsek hiri osoa giro beroan zeharkatzen dute, eta gauean dantzan
ibiltzen dira aretoetan. Hori dela eta, bertako hiritarrek alde egiten dute
hiritik turista andana dela eta.
Badakizue,
garaiz zaudete animatzen bazarete. Otsailaren 15tik Martxoaren 4a arte luzatuko
dira eta “Natura fantastikoa” izango da leloa.
Zazpi haizetara aldizkari digital honetan Veneziako inauteriei buruzko artikulua duzue .
Zazpi haizetara aldizkari digital honetan Veneziako inauteriei buruzko artikulua duzue .