Urtarrilaren 17an Hezeguneen Nazioarteko Egunaren aurkezpena izan zen.

2010 ---- 159 herrialdeetako 1886 hezegune (185.156.612 ha ).
2013 ---- 168 herrialdeetako 2.170 hezegune (204.797.361 ha.).
Sentsibilizazio eguna da, hezeguneen bioaniztasun kulturala eta biologikoaren garrantzia agerian uzteko. Aurtengo leloa "Hezeguneak eta nekazaritza: hazkundearen alde elkarrekin".
Munduan hezegune mota ezbardinak dagoz.
Alde batetik naturalak daude ( larreak, zohikaztegiak, zingirak, padurak, aintzirak, errekak, estuarioak, deltak, oasiak, manglareak, labarrak eta koralezko uharriak).
Beste aldetik artifizialak dagoz (arroz-soroak, arrain-urmaelak, urtegiak eta gatzagak).
Hezeguneak ezinbestekoak dira uraren zikloa mantentzeko. Hauei esker uraren hornikuntza posiblea da.
Honela, bada, gure esku badaude keinu batzuk ekosistema hau babesteko: ura birziklatu, euriaren ura jaso eta ortu jasangarriak.
Leonardo da Vinci-k zera zioen: "Ura naturaren motorra da".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina