2014/01/29

OTSAILAK, 2 - HEZEGUNEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Urtarrilaren 17an Hezeguneen Nazioarteko Egunaren aurkezpena izan zen.

1971ean Hezeguneen konbenioa sinatu zen Iraneko Ramsar hirian, Kaspiar itsasertzean. Hortik Ramsar konbenioaren izena. Bertan garrantzi handiko hezeguneen zerrenda osatu zen. Urtez urte zerrenda hori joan da handitzen.  



2010 ---- 159 herrialdeetako 1886 hezegune (185.156.612 ha ). 
2013 ---- 168 herrialdeetako 2.170 hezegune (204.797.361 ha.).

Sentsibilizazio eguna da, hezeguneen bioaniztasun kulturala eta biologikoaren garrantzia agerian uzteko. Aurtengo leloa "Hezeguneak eta nekazaritza:  hazkundearen alde elkarrekin".
Munduan hezegune mota ezbardinak dagoz.
Alde batetik naturalak daude ( larreak, zohikaztegiak, zingirak, padurak, aintzirak, errekak, estuarioak, deltak, oasiak, manglareak, labarrak eta koralezko uharriak).












Beste aldetik artifizialak dagoz (arroz-soroak, arrain-urmaelak, urtegiak eta gatzagak).
Hezeguneak ezinbestekoak dira uraren zikloa mantentzeko. Hauei esker uraren hornikuntza posiblea da. 
Honela, bada, gure esku badaude keinu batzuk ekosistema hau babesteko: ura birziklatu, euriaren ura jaso eta ortu jasangarriak.

Leonardo da Vinci-k zera zioen: "Ura naturaren motorra da".

2014/01/19

ALTAMIRAKO KOBAZULOA BERRIRO IKUSGAI



Hamabi urte beranduago Altamirako kobazuloa berriro zabalduko dute. Hori bai, astean 5 pertsona eta 8 hilabetetan baino ez. Margoei eragindako bisitarien kalte neurtu nahi dute.
Beno,  eskerrak txikitan egon ginela. Honela, bada, Arte Paleolitikoaren Kapera Sixtina ikusi edota gogoratu nahi baldin baduzue, hona hemen dokumental interesgarri batzuk, guztira 6 atal dira eta gaztelaniaz dagoz.

2014/01/13

URTARRILAK, 17 - SAN ANTON EGUNA

San Anton da animalien zaindaria, eta gure tradizioari eusten, abadeak bedeinkatu egiten ditu etxabereak herri askotan. 
Egun honetan abereek ez dute beharrik egiten, eta batzutan jateko gehiago emoten zaie.
San Anton abereen osasunaren eta ugalkortasunaren zaindaria da. Hori dela eta, herri askotan korta bere bedeinkatu egiten da. 
Behiak kumea egiten zuenean kandela eroaten zitzaion San Antoni.
Aintzinean San Antonioren irudiak ipintzea kortan ohikoa zen abereak begizkoetatik edo bestelako gaitzetatik babesteko asmotan. 
Gaur egun garraio publikoetan honelako irudiak jarri beharko ziren goian aipaturiko arrazoiengatik.
Europan eta beste kontinenteetan animaliak onartzen diren bitartean hemen debekatu egiten da edota "onartu egiten da". Gero kontzientziak garbitzeko osasun neurrien eta antzekoen atzetik izkutatzen dira.
Asko gara garraio publikoetan mugitzen garenok eta asko gara egunero ikusten ditugunok zibikoak ez diren jarrerak. Hemengo arautegia kontutan izanda, "pertsona" horiek debekatuta izan beharko lukete bidaiatzea garraio publikoetan. Horren truke, bonu bereziak jasotzen dituzte bidaiatzeko.
Argi dago klaseak berreskuratu behar direla garraio publikoetan behin betikoz, behintzat ordaintzen dugunaren arabera jasoko dugu.
Bitartean ez litzateke txarto egongo egun berezi batzuetan, San Anton kasuan, animaliak onartzea.
Bitartean Bilboko San Anton elizako apaiza animalien zain egongo da ur bedeinkatzea botatzeko. Tradizio hau galtzear dago urtetik urtera adineko jendeak gero eta gehiago kostatzen zaiolako animalia eramatea.



Ah! Hementxe dituzue egunero metroan ikusten dugun faunaren collagea.