2013/06/06

EKAINAK, 8 - OZEANOEN NAZIOARTEKO EGUNA




  Jarraian, "Ozeanoak" dokumentala ikusteko aukera. 


Ozeanoetan espezie asko desagertu dira, eta beste batzuk desagertzeko zorian daude. Honen arriskurik handiena gehiegizko arrantza eta kontrol gabekoa da. Honetaz aparte, kutsadura da beste arazo larria. Hiri hondakin industrialak, marea beltzak, produktu kimikoak, intsektizidak, ongarriak, metal astunak (kobrea eta beruna), erradioaktibitatea eta beste motatako isuriketak ozeanoetara joaten dira. Oraindino pentsatzen duzu zurekin ez doala? Munduko populazio erdia edo gehiago kostaldean edo kostaldetik hurbil bizi da. Turismoa beste faktore negatiboa da, inguruan sortzen duenagatik (hondartzetan eraikitzen diren hotelak, fauna eta floraren degradazioa).
Itsasoko fauna gero eta kutsadura handiagorekin dago kontaktuan, eta bere kalitatean eta elikadura segurtasunean eragin zuzena eduki dezake. Arrantzatik ateratako produktuek gero eta metal astun gehiago eta parasito gehiago dituzte. Gaur egun, produktu gehienetan anisakis parasitoa aurki daiteke eta hilkorra izan daiteke gizabanakoarentzat.
Baina guk zer egin dezakegu? Gogoratu urrats txikiak handiak bihurtzen direla. Gutxi barru, udako oporrekin, hondartzara joateko animatuko gara eta, zelan hasten bagara keinu txiki hauek praktikatzen?

  • Hondartzetara ez eraman plastikoak eta zilarrezko paperak, haizearekin beti uretan amaitzen baitute.
  • Hondartzetan erretzeaz debekua eskatu.
  • Sanboard ez praktikatu dunetan ekosisteman eragindako kalteagatik.
  • Ez hartu landareak ezta animalia txikiak ere. Errespeta itzazu.
  • Hondartza garbiketa ekintzetan parte hartu. Honetarako informatu Foru Aldundian. Beste aukera da zu zeu antolatzea. Nola? Hurrengo pausuak jarraitu behar dituzu:
  1. Hondartza aukeratu baino lehen bere udalarekin jarri harremanetan garbiketa egiteko baimenaren bat beharrezkoa den jakiteko asmoz. 
  2. Surfrider webgunean sartu garbiketa ekintza antolatu nahi duzula komentatuz. 
  3. Surfriderrek bidaliko dizu garbiketarako behar duzun material guztia.
  4. Balantze-orria bete
  5. Antolatzailearen gida eskuratu pausu guztietan laguntzeko.
Ez bazara animatzen garbiketa egiten, behintzat gogoratu hondakinen bizi-zikloa eta gomendio batzuk.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina