2013/03/20

ONGI ETORRI UDABERRIA




Gezurra dirudien arren, gaur hasi da Udaberria goizeko 12:02etan.
92 egun eta 18 ordu iraungo duen urtaro honek ekainaren 21ean izango du amaiera, udari ongi etorria emoteko.
Hiru eklipse gertatuko dira urtaro honetan, Ilargiaren eklipse bi eta Eguzkiaren beste bat. Lehenengo biak ikusgai egongo dira.
Planetei dagokienez, Saturno, Jupiter eta Venus ikusteko aukera paregabea egongo da.
Udaberrian ere orduaren aldaketa gertatzen da, martxoaren 31an (Pazkoako Domeka) konkretuki.
Gutxi balitz, oporrak atean joka dagoz. Orain eguraldia laguntzea baino ez da falta. 
Zera, ez espero planetak bezala ni ikusgai egotea. Ezta pentsatu ere.


AudioPal Widget

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina