2013/03/20

ONGI ETORRI UDABERRIA




Gezurra dirudien arren, gaur hasi da Udaberria goizeko 12:02etan.
92 egun eta 18 ordu iraungo duen urtaro honek ekainaren 21ean izango du amaiera, udari ongi etorria emoteko.
Hiru eklipse gertatuko dira urtaro honetan, Ilargiaren eklipse bi eta Eguzkiaren beste bat. Lehenengo biak ikusgai egongo dira.
Planetei dagokienez, Saturno, Jupiter eta Venus ikusteko aukera paregabea egongo da.
Udaberrian ere orduaren aldaketa gertatzen da, martxoaren 31an (Pazkoako Domeka) konkretuki.
Gutxi balitz, oporrak atean joka dagoz. Orain eguraldia laguntzea baino ez da falta. 
Zera, ez espero planetak bezala ni ikusgai egotea. Ezta pentsatu ere.


AudioPal Widget

MARTXOAK, 23 - PLANETAREN ORDUA


Orain dela 6 urte WWF  (World Wide Fund for Nature) elkarteak klima aldaketaren aurkako programa baten barnean argiak amatatzeko proposamena egin zuen. Harrezkero munduko miloika eta miloika pertsona elkartu ziren.  
Aurten, berriz, planetarekiko zure konpromezua eskatzen da arratsaldeko 20:30etatik gaueko 21:30ak arte.
Horra hor bakoitzari zein aukera dagokion. Has gaitezela ordagoka.
              
                                    

                   

2013/03/18

KORRIKAREN HISTORIA

                                

MARTXOAK, 22 - URAREN LANKIDETZAKO NAZIOARTEKO URTEA

Dakizuenez 1992tik Uraren Mundu Eguna ospatzen da  ofizialki martxoaren 22an, holan erabaki baitzuen Rio De Janeiron eginiko ingurugiro eta garapenerako Nazio Batuen Batzarrak. 
Geroago, 2005-2015 epealdia "Ura, bizitzaren iturri" ekintzarako Nazioarteko Hamarkada izendatu izan da. 

Aurten, "Garapen iraunkorrerako energia zeinen garrantzitsua den onartuta, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2013. urtea Denontzako Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea izendatu zuen 65/151 ebazpenaren bidez."



                               

                     

2013/03/14

MARTXOAK, 15 - KONTSUMITZAILEEN ESKUBIDEEN EGUNA



Hementxe duzu kontsumitzaileen eta erabiltzaileen gida arlo ezberdinetan, baita helbide baliagarriak ere.


Segidan, kontsumitzaileak erreklamatzeko inprimakiak.


2013/03/13

MARTXOAK, 13 - HABEMUS PAPAM

MARTXOAK, 13:  Konklabearen 2. eguna     

Noiz:  Arratsaldeko 19:07etan eta 5. bozketan


Nor: Argentinako Jorge Mario Bergoglio (76 urte)


Aita Santu berriaren izena: Francisco I