Duela milioika urte, Ama Lurrak bere burua urez bete zuen gizon-emakumeek egarririk izan ez zezaten; gainera, ozeanoaren zati bat estaliz lur sail handi bat josi zuen, animaliez eta landareez bete zuena gizakiei elikadura, maitasuna eta babesa eman ziezaieten.
- Tori - esan zuen Ama Lurrak - gauza bakarra baino ez duzue gogoan izan behar: ez zarete ematen dizuedan guztiaren jabe, zuen esku uzten dut egoera onean manten dezazuen.
- Ados, Ama, horrela egingo dugu.
Urteak pasa ahala eta apurka-apurka gizakiak hitz horietaz ahazten joan ziren; dena beraiena zela, ura eta lurra zikindu zezaketela eta animaliak hil eta zuhaitzak moztu zitzaketela pentsatu zuten.
Ama Lurrak negar batean ohiuka erregutu zien seme-alabei guzti horrekin buka zezaten, baina hauek entzungor jokatzen zuten.
Azkenean, horrela esan zien bere umeei:
- zuen portaera zure zigorra da. Oraindik aurrera, etengabeko hondamendi naturalen eraginpean egongo den planeta antzu batean zuek bakarrik biziko zarete.
Orduan, gizakiak dardarka hasi ziren eta belaunikoz laguntza erregutu zuten.
- Ondo da - esan zuen Ama Lurrak - baina, aukera bakarra emango dizuet. Maite nauzuela egunero erakutsi beharko didazue eta soilik horrela senda ninteke egin dizkidazuen kalte guztietatik.
Horren ondorioz, gizon-emakumeek ulertu zuten Lurrari gertatzen zitzaiona, Lurraren seme-alabei gertatzen zaiela eta beraien buruei zin egin zieten jarreraz aldatuko zutela.
Hona hemen Sandra Postelen hitzak ( Worldwath Institute, 1994):
"... edonor konturatu daiteke giza espeziea, gaur egun, mundu mailako aldaketen eragile bat dela. Hitzez hitz esanda, Lurretik mineralak ateratzeko mendiak desagertarazten ditugu, basamortetan hiriak eraikitzeko ibaien bidea aldatzen dugu, laborantzarako eta bazkarako lurrak lortzeko basoak erretzen ditugu eta gure hondakinak desagertaratzean atmosferaren kimika aldatzea eragiten dugu. Lurra, gizakiaren eskutik, aldaketa sakon bat jasotzen ari da; mutazio honen ondorioen neurria antzematea ezinezkoa zaigularik"



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina