Ekimena honen bidez, energiaren eraginkortasuna eta energia berriztagarriak bultzatu nahi dira, herrialde girotuei energia ez kutsakorrak erabiltzeko aukera emanez.
Azken urteotan herrialde batzuk energia-kontsumoa ikaragarri gehitzen ari dira. Txinaren kontsumoa % 200 hazi da milurte hau hasi zenetik. Brasil, India, Errusia eta beste batzuk ez dira atzean geratu.
Baina zer gertatzen da munduko beste herrialdeetan? 1.400 milioi lagunek ezin dute energia iturririk eskuratu eta 3.000 milioi ikatzaren menpe bizi dira.
Horrela jarraitzerik ez zegoenez, NBEko Batzarrak hainbat konpromezu hartu zituen 2020rako:
- mundu guztiari bermatzea energia zerbitzuak eskuratzeko aukera.
- energia kontsumoa murriztea % 20a.
- energia berriztagarrien erabilpena handitzea % 20a.
- CO2 ixuriak gutxitzea % 20a.
Gauza izango al gara 2020 urterako "20 hirukoitza" betetzen?
Ingurugiroarekiko sentsibilizazioa gero eta handiagoa dela argi dago, baina nahikorik?
Hona hemen ospaturiko azkenak. Danak ez dagoz, zeren, 1974tik gaurdaino, zerrenda luzeegia baizen. Baina, tira, bada, jakiteko urte ezberdinetan zein izan den harturiko konpromezua, nik uste nahikoa dela.
2012 Energia Brasil
2011 Basoak India
2010 Espezie asko. Planeta bat. Etorkizun bat. Rwanda
2009 Zure planetak zu behar zaitu
aldaketa klimatikoa saihesteko! Mexiko hiria
2008 Ahaztu ohiturak! Karbono baxuko
ekonomia baten alde Wellington
2007 Lurmentzea, gai goria Tromso
2006 Ez utzi basamortuak alde batera! Aljer
2005 Planetarentzako planak San Francisco
2004 Itsaso eta ozeanoen bila. Bizirik
ala hilda? Spain
2003 Ur geza Libano
2002 Eman aukera lurrari Txina
2001 Konekta zaitez bizi-katearekin Italia eta Kuba
2000 Ingurugiroaren milurtea.
Jokatzeko garaia da. Australia
1999 Gure lurra, gure etorkizuna
Salba ezazu! Japon
Orain bideoak ikusi eta hausnartu .
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina