Holan idatzita ez du ematen hainbesterako denik, zera, 365 egunetik zazpi egun euskal astea ospatzeko. Baina zazpi egun?
Aintzinean, kristautasuna ezarri baino lehen euskal astea hiru egunekoa zen. Hortik bere izenak:
- Astelehena
- Asteartea
- Asteazkena
Hala ere, kristautasunaren eraginaren ondorioz zazpi egunetara pasatu zen. Hori dela eta, lau egun gehiago gehitu ziren: osteguna, ostirala, larunbata eta igandea.
Baina egon lasai, asteburuan lan egiten ez denez, bost egunetan zehar ospatuko dugu gure euskal aste maitea. Honela, bada, ez da hainbesterako.
Behintzat, urtean zehar oso gutxitan erabiltzen baduzu euskara, egun berezi hauetan erdara utzi alde batean. Ez ekarri motxilarik, euskara baino ez. Ez bada ere, hurrengoa gogora ezazu:
Euskara da euskaldun egiten gaituena.
Prest al zaude euskal asteko egitaraua ezagutzeko?
Eskolan ekainaren 18tik 22ra ospatuko dugu. Ekintza ezberdinak izango dira: bioaniztasunari buruzko bideoak (hizkuntzak), jokuak,
dantzak, euskal kirolak, tailerrak, e.a.
Bueno, hementxe dituzu asmaturiko bertso batzuk. Berria naizela kontuan izan. Honela, bada, egon lasai, seguru zuk askoz hobeto egingo duzula, baina irrikitan nengoenez ...
Egun bereziak ta alaiak,
ez izan zalantzarik,
aldarrikatu gure sustraiak,
alferkeria barik.
Txistuak, soinuak, irrintziak,
euskara da bakarrik,
poztuko dituena bihotzak
inolako neurririk.
Gora Santurtzi, gora gutarrak,
ez izan zalantzarik,
egiten gaituena euskaldunak,
euskara da bakarrik.