
Gaur forjariak lana utzirik
gatoz guztioz kalera,
labeak oso itzaldurikan
jaikera bat egitera,
mailu, burdin ta gainerakoak
botarikan bazterrera;
ez degu nahi guk berriko sartu
lehengo tokira lanera.
Dinbili danba! Goiz eta gaua,
su eta kearen tartean,
sosegu eta deskantsu gabe
gure buruen kaltean;
horregatikan lanak utzita
gatoz guztiok batean.
Gora ta gora beti, gora forjaria!
langile trebe zintzo da mailukaria.
Lurpera ta lurpera beti nagusia!
ez digute egingo eurak nahi guzia.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar aina ogi,
sua emango diogu gure fabrikari
eta nagusiaren etxe guziari.
Hiru babarrun jateagatik
horrenbeste neke, pena;
erdi ahuldua aurkitzen da
forjariaren barrena.
Gure kontura egin ohi dute
nagusiek nahi dutena,
langileen bizkarretik gizendu
dute beren poltsa dena.
Oso goizetik lanean hasi
su eta kearen tartean,
dinbili danba! gelditu gabe
guztiz ilundu artean,
arropa denak puskatzen eta
osasunaren kaltean.
Ez badigute guri jornalik haunditzen,
berriro gu ez gera lanera bihurtzen;
arrazoiarekin degu gehiago eskatzen,
inorgandik ez gera gu ikaratzen.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar aina ogi,
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina