2012/12/14
2012/12/09
ABENDUAK, 10 - ANIMALIEN ESKUBIDEEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA
Noiz ez dira entzuten animalia batek pairaturiko tratu txarrak? Noiz ez dugu entzun berak ez luke egingo, zuk zergatik bai?
"Gizakiak, animalia espezie bat dira"
Orduan, zein da basatiagoa edo koldarragoa? Kontu hau ez da atzo goizekoa, ezta umeen eta emakumeen aurkako indarkeria ere, ezta adineko jendearen abandonua ere.
Legeak dauden arren beste alde batera begiratzen da. Gogoratu jai nazionalak eta abar. Gutxi balitz kultura dela entzun behar dugu.
Hau gizarte hau!
Hemen uzten ditut artikulu batzuk, norbaiti bururatzen bazaio irakurtzea....
Munduko animalia asko tratu txarrak jasotzen dituzte, eta gehienetan, helburu ekonomiko batekin. Hala ere, ikusgai dagoen bideoan txakurrei omenaldia da. Babesik gabeko jendeari izugarri laguntza ematen diote. Pertsona batzuentzat bere begiak, bere makila, bere sorosleak eta abar dira. Horren truke, izenik gabeko morroi batzuk .... oporrak datozela mendira joan eta hortxe bertan askatu edo errepidean bertan utzi, ehizarako ez duela balio zuhaitz batetik zintzilikatu. Zerrenda osoa aipatuz gero ez nuke inoiz amaituko.
Argitaratuta dauden liburu batzuetan, oraindino, animalien eta gizabanakoaren arteko ezberdintasun sinpleak irakurri behar ditugu.
Horietako bat, gizabanakoa komunikatzeko gauza dela eta ez animalia. Bueno, bideoa ikusi egin baduzue edo animalia baldin baduzue .... Argi dago batzuei kontzientzia, sentsibilitatea edota adimena falta zaiela.
Nire partez, esaldi honekin geratzen naiz:
"Animalia pertsonaren lagunik onena da eta berak inoiz ez luke horrelakorik egingo".
2012/12/07
ADI EGON! PIRATAK AMEN BATEAN ETORRIKO DIRA.
Aldi berean, honekin batera Robert Louis Stevenson-en "Altxor uhartea" liburua aukeratu da, zeren, itsaslapurren nobelarik ezagunena baldin badago hauxe den. Are gehiago, eleberri honek izugarrizko eragina izan zuen ondorengo pirata istorioetan, hemen azaltzen diren elementu asko gero errepikatu egingo baitira: loroa, mapak, piraten egurrezko hanka, itsasontziko matxinadak, begiko partxea, rona ...
Hala ere, jakin ezazue elementu batzuk Stevensonen errekurtsoak baino ez direla izan; hau da, piraten mapak gurutze batekin ez dira inoiz egon, ezta loroa ere.
Hona hemen piraten istorioekin erlazionaturik liburu digitalak. Bata "Altxor uhartea" liburu moldatua duzue, eta beste bat, "A brief pirate crusade" komikia.
Dena den, Euskal Herriko pirata eta korsarioen historia ezagutu nahi baldin baduzue, hementxe uzten dizkizuet bi liburu. Eskumaldekoa XV.-XVIII. mendeetan izandako itsaslapurretak eta ezkerrekoa Luis de Bayon pirataren eguneroko originala (XVII. mendekoa).
Bai, irudiaren gainean sakatu behar duzue.
2012/12/03
BADATOR DURANGOKO AZOKA
2012/12/02
ELEKTRIZITATEAREN IBILBIDEA
Animazioak ikusi eta jarduerak eginez, elektrizitatearen aurkikuntzak gizartearen garapenean izan duen garrantziaz ohartaraztea du helburu.
2012/12/01
ABENDUAK, 3 - EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Adi egon. Gero eta gutxiago falta da Eusko Ikaskuntzak proposaturiko Euskal doodle ekintzari laguntzeko. Bihar amaituko da epea.
Oraindino ez duzuela egin. Blog honetan bertan pizka bat beherago joan eta hortxe duzue helbidea klikleatzeko. Tira, bada, segundu batzuk baino ez direla izango.
2012/11/22
AZAROAK, 25 - "SANTURTZITIK BILBORA" XXIV. NAZIOARTEKO LASTERKETA
Badator "Santurtzitik Bilbora" XXIV. nazioarteko lasterketa.
Bai, 1989.ean hasi zen lasterketa gaurdaino ailegatu da.
Irteera goizeko 11:00etan izango da Santurtziko Polikiroldegian eta helmuga, Bilboko Kale Nagusian, Bilboko Foru Aldundiaren aurrean.
Korrikalariek 15 kilometro baino gehiagoko ibilbidea osatu beharko dute.
Beste edizioetan bezala jende ugari espero da. Prest al zagoz?
Ez bada ere, joan zaitezke animatzera.
Bide batez, gogora ezazu Bilboko Ametzola Parkean nekazaritza azoka egongo dela.

2012/11/18
EUSKAL DOODLE-A
Hurrengo abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Beste urtetan bezala, ekintza ezberdinak antolatuko dira, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo. Egun horretan euskaldun askok gure hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen dugu. Baina, bada nahikoa?
Sarean Eusko Ikaskuntzak proposaturiko ekintza ezin hobea iruditu zait.
Zera, Eusko Ikaskuntzak Google bilatzaileari euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio.
Hala ere, Abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jartzeko eskaera benetako pisua hartzeko guztion beharra dute.
Ekimena Urriaren 30ean hasi zen eta Abenduaren 1era arte luzatuko da.
Jasotako sinadura guztiak Google-i bidaliko zaizkie Abenduaren 2an.
Tira, bada, anima zaitezte parte hartzen. Hona hemen web helbidea:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/
Baietz lortu "Euskal doodle-a"
2012/11/06
AZAROAK, 11 - SAN MARTIN EGUNA
Kurrinka eta kurrin
baserri artean nabil
tripa haundia eta
buztana borobil,
lokatz artean beti
pozik eta zikin.
Kurrinka eta kurrin
azoka artean nabil
tripa haundia eta
buztana borobil,
lagunen artean beti
pozik eta fin.
Kurrinka eta kurrin
sukalde artean nabil
tripa haundia eta
buztana borobil,
erretilu artean beti
sagarrik? FIN.
Esaera zaharrak zera dioen:
"Txerriari ailegatuko zaio San Martin".
2012/11/01
URANIO OXIDO ABERASTUA SANTURTZIKO PORTUAN
Orain dela gutxi 12 tona uranio oxido aberastua Santurtzin porturatu dela jakin dugu. Langileen larridura eta beste lelokeriak entzun behar. Bai, zera. Muskizen bezala. Urteak eta urteak daramatzate kaka porturatzen eta dirua irabazten, langileak barne. Eta orain, hau? Zer gertatzen da portu ondoan bizi garenokin eta ezertaz aprobetxatzen ez garenokin? Are gehiago, gure osasuna arriskuan jartzen dugu. Hau lelokeria, ezta? Gure osasuna apostatu besteek lana manten dezaten portu madarikatu horretan, inoiz egin behar izan zena etxeak dauden lekuan. Eta orain elkartu langileekin. Txantxetan izan behar!!!!
Bilboko portua? Estatu espainoleko portua? Ez, bada. SANTURTZIKO PORTUA.
Kaka hori urrun ikusi nahi. Estatu espainoleko zentral nuklearrek horren beharra badute erregai bihurtzeko, hor konpon. Bost axola guri!
Argi eta garbi esan dugu ze motatako herri nahi dugun. Ondoan dauden herriak gutaz baliatu dira eta guk, horren truke, ez dugu ezer jaso. Bada garaia gauzak bere tokian jartzeko. Modu onean edo txarrean, baina bada garaia.
Ah! Eta beste gauzatxo. Orain primeran ulertzen dugu larrialdi kimikoen sirena-sarea jartzearen beharra (2010eko ekainean). Gero eta kaka gehiago sartzen denez Santurtzin (atzo goizekoa ez dena)....
Azkenean amaitzeko, esan behar sirenak horiek ez direla entzuten.
Jakin ezazue balizko isuri toxiko batek larrialdi kimikorik eragingo balu Santurtziko bizilagunok ez ginatekela ezertaz ohartuko. Frogatuta dago. Eskoletan egindako bi frogetan (urtean behin) enteratu ez.

2012/10/30
2012/10/22
ARKEOLOGIA MUSEOA
"Neanderthalak: Iberiatik Siberiara" erakusketa egon zen ikusgai ekainaren 23tik urriaren 14ra arte.
Eta bihar? Zer izango ote dugu? Auskalo. Bihar, arkeologoaren larruazalean sartzeko aukera izango dugu.
Aurrez aurretik eskolan izugarrizko birpasaketa emon diogu gure Historiari (Historiaurrea, erromatarrak , Erdi Aroa eta Aro Modernoa Euskal Herrian).
2012/10/03
AZALETATIK SUSTRAIETARA

Hurrengo asteartean, urriaren 9an, Santurtziko Dorretxera joango gara azken berrogeita hamar urteotako euskal musikari buruzko erakusketa ibiltaria ikustera. Edorta Jimenez euskal idazlearen eskutik egingo dugu bisita gidatua.
"Azaletatik sustraietara" erakusketa hau Santurtzin hasiko da, geroago beste herrietatik pasatuko da.
2012/10/01
URRIAK, 1 - HABITAT EGUNA
Duela milioika urte, Ama Lurrak bere burua urez bete zuen gizon-emakumeek egarririk izan ez zezaten; gainera, ozeanoaren zati bat estaliz lur sail handi bat josi zuen, animaliez eta landareez bete zuena gizakiei elikadura, maitasuna eta babesa eman ziezaieten.
- Tori - esan zuen Ama Lurrak - gauza bakarra baino ez duzue gogoan izan behar: ez zarete ematen dizuedan guztiaren jabe, zuen esku uzten dut egoera onean manten dezazuen.
- Ados, Ama, horrela egingo dugu.
Urteak pasa ahala eta apurka-apurka gizakiak hitz horietaz ahazten joan ziren; dena beraiena zela, ura eta lurra zikindu zezaketela eta animaliak hil eta zuhaitzak moztu zitzaketela pentsatu zuten.
Ama Lurrak negar batean ohiuka erregutu zien seme-alabei guzti horrekin buka zezaten, baina hauek entzungor jokatzen zuten.
Azkenean, horrela esan zien bere umeei:
- zuen portaera zure zigorra da. Oraindik aurrera, etengabeko hondamendi naturalen eraginpean egongo den planeta antzu batean zuek bakarrik biziko zarete.
Orduan, gizakiak dardarka hasi ziren eta belaunikoz laguntza erregutu zuten.
- Ondo da - esan zuen Ama Lurrak - baina, aukera bakarra emango dizuet. Maite nauzuela egunero erakutsi beharko didazue eta soilik horrela senda ninteke egin dizkidazuen kalte guztietatik.
Horren ondorioz, gizon-emakumeek ulertu zuten Lurrari gertatzen zitzaiona, Lurraren seme-alabei gertatzen zaiela eta beraien buruei zin egin zieten jarreraz aldatuko zutela.
Hona hemen Sandra Postelen hitzak ( Worldwath Institute, 1994):
"... edonor konturatu daiteke giza espeziea, gaur egun, mundu mailako aldaketen eragile bat dela. Hitzez hitz esanda, Lurretik mineralak ateratzeko mendiak desagertarazten ditugu, basamortetan hiriak eraikitzeko ibaien bidea aldatzen dugu, laborantzarako eta bazkarako lurrak lortzeko basoak erretzen ditugu eta gure hondakinak desagertaratzean atmosferaren kimika aldatzea eragiten dugu. Lurra, gizakiaren eskutik, aldaketa sakon bat jasotzen ari da; mutazio honen ondorioen neurria antzematea ezinezkoa zaigularik"
2012/09/27
IRAILAK, 29 - ITSASOEN NAZIOARTEKO EGUNA
"Gainezka egin du, gure itsasoa beteta dago". Holan dio oraintxe ikusiko dugun "Ureko hondakinak" bideoak.
Itsasoetan zer-nolako eragina izan duen gizabanakoak ikusiko dugu hurrengo bideoetan. Lehenengoa Ozeano Bareko uhartean bizi diren albatroei buruzkoa da. Bigarrena, aldiz, balearen gehiegizko arrantzaz. Ezin galdu!
Bideo hauek ikusitakoan, benetan zaila dela ulertzea gure jarrera.
Itsasoak altxorra eskaintzen digun bitartean guk zabor pilaketa ematen diogu. Adituen esanetan, zaborra itsasoko animalien elikagai katean sartzen ari da. Baina, kontuz, gu ere bagaude kate horretan. Are gehiago, denok gaude Lurra deituriko uharte handi batean eta ez dago inora joaterik. Zer gertatuko ote da dagoen azken zuhaitza moztean, azken ibaia kutsatzean eta azken arraina arrantz egitean? Baliteke dirua ez dagoela jaterik konturatzea.
Hona hemen hausnartzeko bideoak.
2012/09/14
2012/09/07
2012/09/01
2012/08/10
ABUZTUAK, 10 - PERSEIDAK EDO LORENTZO DEUNAREN MALKOAK
Orain badakigu, baina lehen...
Gaur egun Astronomiari esker Swift-Tuttle kometak zeruan utziriko meteoritoak direla badakigu.
Fenomeno hau Ipar hemisferioan ikusi ahal da abuztuaren 8tik 14ra bitartean. Orduko 100 meteoro baino gehiago izango dira ikusgarri.
Asteburu honetan izango da unerik onena. Beraz, badakizu, eguraldi ona izanez gero, Perseidak ikusteko aukera izango duzu.
Baina, aintzinean?
Mitologian Perseo Iparraldeko konstelazio bat da (88 konstelazio modernoetako bat). Medusaren burua moztu zuen heroi mitologikoa da.
Perseo Zeus eta Danaeren semea zen. Bere balentria ezagunenen bat Medusa Gorgona hiltzea izan zen.
Medusa greziar mitologiaren Gorgon bat zen, ahizpen artean hilkorra zen bakarra. Brontzezko eskuak zituen, urrezko hegalak eta ilearen ordez sugeak zituen buruan. Izaki beldurgarria zen mitologian, bere begiradarekin harri bihurtzen baitzuen begiei begiratzen ausartzen zitzaiona.
Perseok burua moztu zion, Atena eta Hermes jainkoak lagunduta.
Bere odoletik Pegaso zaldi hegoduna jaio zen.
Baina zer dio gure erlijioak? Nola interpretatzen zituen Naturaren fenomeno hauek? Nola asetzen zen herriko jakin-mina?
Lorentzo deuna 230.urtean jaio zen eta 258.eko abuztuaren 10ean sutan erre zen, parrilla batean zehazki.
Errenazimentuan meteorito eurite hau ikusi zutenean Lorentzoren agonia uneetan isuritako malkoak bezala interpretatu ziren.
Hortik izena, "Lorentzo deunaren malkoak". Betiko noraezean zeruan, magikoa eta beteta itxaropena sortuz.
Tira, bada, bakoitzak bere gustuarena aukera dezan.

.jpg)

2012/07/27
LONDRESEKO OLINPIAR JOKOAK
Badakit oporretan nagoela, baina guztiz interesgarriak izateaz gain, atseginak ere iruditzen zaizkit, eta hori, gaur egun ez da gauza makala. Gaur, uztailaren 27an Londreseko joku olinpikoak hasiko dira. Kirol askotako eta nazioarteko ekitaldi handia da, lau urtean behin antolatzen dena. Ekitaldi hau Londreseko hirugarrena izango da, aurretikan beste hauek antolatu baitira (1908-1948).
Wenlock eta Mandeville izango dira Londreseko olinpiar jokoen maskotak, eta bertan egongo dira gaurtik abuztuaren 12ra arte.
Oraindino ez dituzula ezagutzen? Hona hemen argazki batzuk.

Wenlock eta Mandeville izango dira Londreseko olinpiar jokoen maskotak, eta bertan egongo dira gaurtik abuztuaren 12ra arte.
Oraindino ez dituzula ezagutzen? Hona hemen argazki batzuk.

Orain bideo ezberdinak gozatzeko aukera izango duzu.
Lehenengoa eta azkena antzekoak izan arren, ez dira berdinak.
Maskoten sorrera ikusten da bietan. Zera, beste gauzatxo, ingeleraz daude. Badakizu, oporrak hizkuntzak praktikatzeko dira.
2012/06/21
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)